Martin Scorsesek George Harrison musikariari buruzko filma estreinauko dau Zinemaldian
2011-08-10 13:55 BarriakMartin Scorsese zinemagile estatubatuarrak Donostiako Zinemaldian egingo dau George Harrison: Living In The Material World lan barriaren Europako estreinaldia. The Beatles taldeko kideari buruzko film dokumentala Zabaltegi-Bereziak sailaren barruan erakutsiko dabe, lehiaketatik kanpo. Beste hamar behar batu ditue aitatutako sailean.
Martin Scorsese zinemagile estatubatuarrak Donostiako Zinemaldian egingo dau George Harrison: Living In The Material World lan barriaren Europako estreinaldia. The Beatles taldeko kideari buruzko film dokumentala Zabaltegi-Bereziak sailaren barruan erakutsiko dabe, lehiaketatik kanpo. Beste hamar behar batu ditue aitatutako sailean.
George Harrison: Living In The Material World beharrean zuzendari estatubatuarrak 2001an hildako George Harrison Beatles taldeko kidearen bizimodua eta ibilbidea azalduko ditu, Paul McCartney, Ringo Starr, Yoko Ono, Phil Spector eta beste hainbaten lekukotzen bitartez. Filmak orain arte argitaratu bako irudiak eta grabazinoak ditu. Martin Scorsese (New York, 1942) lan ezagunak ditu curriculumean, besteak beste, Mean Streets (1973), Taxi Driver (1976), Raging Bull (1980), Goodfellas (1990), The Age of Innocence (1993), Casino (1995) eta The Departed (2006)
Ondokoak dira Zabaltegi-Bereziak atalean ikusiko diran ganerako lanak: Carriére. 250 metros, Juan Carlos Rulfo; Le chat du rabbin, Antoine Deslevaux eta Joann Sfar; Crazy horse, Frederick Wiseman; Nochi no hi (The Days After), Hirokazu Kore-eda; Sur la planche, Leila Kilani; George Harrison: Living In The Material World, Martin Scorsese.
Zabaltegi-Gauerdiko Bereziak izeneko atalean, lau lan eskainiko ditue: Dominik Mollen Le Moine, Justin Kurzelen Snowtown, Masaru Konumaren Hana to Hebi (Flower and Snake) eta Naboru Tanakaren Edogawa ranpo ryoki-kan: yaneura no sanposha (Watcher in the Attic).
Orain jakinarazotako filmeekaz batera, beste sei film izango dira Zabaltegi-Bereziak sailean: Manuel Huergaren 14 d'abril Macià contra Companys, Eterio Ortegaren Al final del túnel, Isaki Lacuestaren El cuaderno de barro, Nacho Vigalondoren Extraterrestre, David Truebaren Madrid, 1987 eta Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Ikastegi Nagusiaren Puzzled Love.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!