Film laburrak eta musikea, Gasteizeko II. Korterraza Jaialdian
2011-07-27 14:10 BarriakKorterraza jaialdiaren bigarren edizinoa abian da; eguaztenean, hilaren 27an hasi, eta hilaren 30era bitartean, film laburrak eta musikea nagusi izango dira Gasteizeko Andra Mari Zuriaren plazan. Igaz antolatu eban Kultura Kalean alkarteak lehenengo aldiz Korterraza; jentearen erantzuna ikusita, aurten barriro egitea erabagi dabe.
Korterraza jaialdiaren bigarren edizinoa abian da; eguaztenean, hilaren 27an hasi, eta hilaren 30era bitartean, film laburrak eta musikea nagusi izango dira Gasteizeko Andra Mari Zuriaren plazan. Igaz antolatu eban Kultura Kalean alkarteak lehenengo aldiz Korterraza; jentearen erantzuna ikusita, aurten barriro egitea erabagi dabe.
Zapatura bitartean urte guztiko 34 film laburrik onenak eskainiko ditue Korterrazan, antolatzaileek azaldu dabenez. Saio guztiak 21:00etan hasiko dira.
Garagarrilaren 27an, eguaztena ondoko pelikulak izango dira ikusgai: Yo soy de amor, A ó B, Gran Vía, L'analéme, G, Striptease, El Chola eta Road Movie. Garagarrilaren 28an, eguenean: Nadie tiene la culpa, Cama blanca, Todo lo que sube, Daisy Cutter, Jugando con la muerte, Lucía, The Astronaut on the Roof, Uxue eta El descenso. Garagarrilaren 29an, barikuan: La huída, La bruxa, Berlín, Marina, La teoría de Bronfen, Un novio de mierda, El coito te nubla, Buen gusto eta Sígueme. Garagarrilaren 30ean, zapatuan: Las piedras no aburren, Cinesocial, La importancia de ser Ornesto, El barco pirata, The Wheel, Vejado en el tiempo, Pecera eta Drugstore Love.
Proiekzinoen aurretik, 19:30etan, kontzertuak izango dira Andra Mari Zuriaren plazan: eguaztenean, Mamafunko bandea; eguenean, A Contra Blues; eta, zapatuan, Second Liners. Bai kontzertuak bai proiekzinoak debaldekoak dira.
Epaimahaiak 1.500 euroko sari bat emongo deutsa zinemaldiaren film onenari, eta ikusleek 1.000 euroko beste sari bat erabagiko dabe euren botoen bidez. Epaimahaikideak Roberto Flores eta Ivan Pascual kazetariak, David Gotxikoa Gauekoak Gasteizeko gaueko aisialdi taldeko arduraduna eta Charlie Faber DJ eta RAdio 3ko kazetaria izango dira. Sari-banaketearen ostean, Korterrazari amaierea emoteko, Charlie Faber DJren emonaldia izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!