'III (Hiru)' lanak irabazi dau VII. Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya

Bizkaie! 2011-07-26 10:59   Barriak

Garagarrilaren hasieran abiatu zan Urdulizen VII. Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya, eta asteburuan Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean emon ditue sariak. Aurtengo irabazlea III (Hiru) lana izan da, sei minutu eta erdikoa. Beste sari bi be banatu ditue. Saritutako bideoekaz batera, ganerako guztiak be proiektau ziran zapatuan.

Garagarrilaren hasieran abiatu zan Urdulizen VII. Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya, eta asteburuan Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean emon ditue sariak. Aurtengo irabazlea III (Hiru) lana izan da, sei minutu eta erdikoa. Beste sari bi be banatu ditue. Saritutako bideoekaz batera, ganerako guztiak be proiektau ziran zapatuan.

Epalzaren Alargunak izeneko egilearen III (Hiru) bideoak jaso dau, beraz, lehenengo saria. Garazi eta Maddi dira istorioaren protagonistak. Urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa, eta batzuetan alkarrizketa surrealistak gidoirik bakoak izaten dira...

Bigarren saria JR Produccionesen Abokalipsis nau lanak jaso dau, eta hirugarrena Ez Dok 1, Ez Dok 3 taldeak sortutako Txiri-txiri, pitxin"ikus-entzunezkoarentzat izan da.

Lehenengo saria 1.500 euroakoa izan da; bigarrena, 1.200ekoa; eta hirugarrena, 900ekoa.

Ondoko loturetan saritutako lanak ikusi daitekez: III (Hiru), Abokalipsis nau eta Txiri-txiri, pitxin.

Zazpigarren aldiz antolatu dau Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Oraingoan, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizeko udalakaz eta Uribe Kostako Mankomunidadeagaz batera atondud au ekimena. Aurreko edizinoak Eibarren, Aiaraldean, Elgetan, Donostian, Bermeon eta Ermuan egin ziran. Antolatzaileen esanetan, urtez urte teknika zein eduki aldetik etenbarik hobetuz doaz lanak.

Ikus-entzunezko lehiaketearen helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Horretarako, bost eguneko epea izaten dabe ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabau, edizino lanak egin eta jentaurrean aurkezteko, beti be antolakuntzeak jarritako gai bati eta ezaugarri batzuei jarraituz. Izena emon eben 19 taldeek garagarrilaren 9an izan eben lehenengo hitzordua, Urdulizko Kultur Etxean, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda danek batera jasoteko.

Kamaratoian parte hartutako beharren zabalkundea errazteko asmoz, Kameratoiaren barruan sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu – Partekatu lizentziapean zabalduko dira. Eduki kulturalak erabilteko lizentzia horrek sormen lanen zabalkundea errazten dau, baimena emoten dauelako edozeinek edukiok zabaldu, berrerabili eta horreetan oinarrituta lan barriak sortzeko, beti be jatorrizko egileak aitatzeko eta eratorritako lanak baldintza bardinetan partekatzeko betebeharragaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu