Bideo-joko eta zine tailerra martxan, BizBAKen udako ikastaroetan
2011-07-08 14:54 jardunaldiakAstelehenean, ikastaro barria abiatuko da Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroetan; Blender Game Engine eta beste tresna libre batzuk erabiliz bideo-jokoak sortu izeneko tailerra, hain zuzen be. Garagarrilaren 11tik 13ra bitartean egingo dabe ikastaroa, Bilboko UPV/EHU Bizkaia Aretoan, Abandoibarran. Eta dagoeneko martxan dago Zine Tailerra: Italiako thriller-a berunaren urteetan eta haren eragina ikus-entzunezkoetan ikastaroa.
Astelehenean, ikastaro barria abiatuko da Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroetan; Blender Game Engine eta beste tresna libre batzuk erabiliz bideo-jokoak sortu izeneko tailerra, hain zuzen be. Garagarrilaren 11tik 13ra bitartean egingo dabe ikastaroa, Bilboko UPV/EHU Bizkaia Aretoan, Abandoibarran. Eta dagoeneko martxan dago Zine Tailerra: Italiako thriller-a berunaren urteetan eta haren eragina ikus-entzunezkoetan ikastaroa, Borja Cobeaga, Juan Pascual, Teresa García, Elena González, Kepa Sojo eta Enrique Urbizu irakasleekaz.
Bideo-jokoak, animazinoak eta sorkuntza interaktiboen logikea sortzeko moduak landuko ditue ikastaroan, beti be tresna libreen bitartez. Néstor Díaz, Louis Phillipe Antiguedad eta Jesús Bordas adituak izango dira ikasleen gidariak. Tenerifeko La Lagunako Unibersidadean Bideojokoen Sorkuntza masterreko irakasleak dira hirurak, eta Doodo Interactive proiektuaren sustatzaileak be badira. Besteak beste, ondoko gaiak jorratuko ditue astelehenetik aurrera: bideo-jokoen mundua; bideo-jokoaren teoria, tipologia, tonoa, ikuspegia, rolak eta zailtasun mailak; interaktibotasunaren forma eta erabilera barriak (errealitate handitua, bideomapping-a, Serious Games, Transmedia); diseinatzailearen tresna kaxea (Blender, Makehuman, The Gimp, Inkscape, Celtx, Audacity); audioa editau eta jokoan sartu; eta, bideo-jokoa merkaturatzea eta zabaltzea.
Ikastaroaz aparte master-class bi eskainiko ditue, bata Enric Alvarezek, eta bestea, Eneko Knönrrek. Saiook garagarrilaren 12an egingo dira, 19:00etan, Bilboko Alondigan. Edonork parte hartu leike.
Enric Álvarez MercurySteam produkzino-etxe handiko burua da. 1998. urtean hasi zan beharrean bideo-jokoen industrian, Rebel Act Studios konpainian, Blade jokoaren mailak diseinetan. 2002an MercurySteam sortu eban, kide batzuekaz batera, eta euren diruagaz ordaindu eben American McGee presents Scrapland proiektua. 2005 eta 2007 urteen artean Clive Barker’s Jericho proiektua zuzendu eban Codemasters etxearentzat. Hori izan da, hain zuzen, PlayStation 3 eta Xbox 360 plataforma-belaunaldi barrientzat Espainian egindako lehenenego jokoa. Gaur egun Castlevania: Lords of Shadow proiektuaren zuzendaria da.
Eneko Knörr gasteiztarra Ideateca konpainiaren sortzailea da, eta Ibasket bideo-aplikazinoaren egilea. Aplikazino horrek sei miloe deskargatik gora izan ditu; horreetatik bost baino gehiago iPhone-tarako, eta 700.000 Android sistema operatibodun eskuko telefonoetarako. Nabarmentzekoa da igazko udan bideo-joko hori Ameriketako Estatu Batuetan gehien deskargetako hamar aplikazinoen zerrendan izan zala, hain zuzen be Facebookerako Zyngak merkaturatutako Farmville joko ezagunaren aurretik. AIEI Interneteko inbertitzaileen eta ekintzaileen alkarteko bazkide-sortzailea da, eta Venturepreneurs eta SeedRocket taldeetako kidea.
Zine tailerra, teoria eta praktika
Zine Tailerra: Italiako thriller-a berunaren urteetan eta haren eragina ikus-entzunezkoetan ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa daukaz; teorikoa irakasleen berbaldien bidez landuko dabe, eta, praktikoan, ostera, ikasleek fikzinozko film laburra egin beharko dabe. Tailerraren helburua ezagutza teoriko-praktikoa emotea da, eta zine genero bat espazio eta denpora ingurune jakin batean lantzeak dituan ondorioen alde artistikoa eta sortzailea aztertzea.
Hainbat berbaldi mamitsu egongo dira ikastaroan, esaterako, astelehenean, hilaren 11n, Enrique Urbizuk El thriller italiano como género suscitado por un posicionamiento ideológico y una sensibilidad política izenekoa eskainiko dau; martitzenean, Borka Cobeagak Camino y cruces entre la Comedia y la farsa en el thriller izango dau berbagai; eta, eguenean, Teresa Garcíak La mirada femenina en la autoría de los thrillers gaiaren ganean jardungo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!