Gerra Zibila eta memoria historikoa literaturan aztertuko ditue garagarrilaren 13an, Donostian

Bizkaie! 2011-06-29 14:26   jardunaldiak

Gerra Zibila eta memoria historikoa Iberiar Penintsulako literaturan mintegia aurkeztu dabe Eusko Ikaskuntzak eta Etxepare Euskal Institutuak. Alkarlanean atondu dabe ikastaroa, eta garagarrilaren 13an egingo da, Donostiako Bakearen Giza Eskubideen Etxean.

Gerra Zibila eta memoria historikoa Iberiar Penintsulako literaturan mintegia aurkeztu dabe Eusko Ikaskuntzak eta Etxepare Euskal Institutuak. Erakunde biek alkarlanean atondu dabe ikastaroa, eta garagarrilaren 13an egingo da, Donostiako Bakearen Giza Eskubideen Etxean. Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuko euskerearen sustapen eta hedakuntzarako zuzendaria izan da ekimenaren sustatzailea.

Mintegiaren helburua, Espainiako Gerra Zibilaren oroimen historikoa abiapuntu hartuta, iberiar esparruko literaturetan gerra horren oroimen historikoaren analisi konparatu baterako oinarri teoriko eta metodologikoak ezartzea da. Halanda ze, espainiar estaduko lau hizkuntzetako literaturetan 36ko gerraz emondako irudikapenaren azterlariak batuko dira Donostian.

Mintegiari buruzko argibideak, eta izena emoteko: www.eusko-ikaskuntza.org

Hemen, garagarrilaren 13ko egitarau osoa:

- 09:00 Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen aurkezpena. Jose María Muñoa (Eusko Ikaskuntzako presidentea) eta Aitzpea Goenaga (Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria).

- 09:15 Harrerea eta programearen aurkezpena. Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua, UPV/EHU).

- 09:30 El estudio de la memoria histórica en la literatura ibérica. Retos del futuro, Joan Ramon Resina (Stanford University, California).

- 10:00 Memoria histórica de la Guerra Civil en la literatura de expresión castellana, Ulrich Winter (Philipps-Universität Marburg, Alemania).

- 10:30 Guerra Civil y literatura vasca. Una memoria tardía, Mari JoseOlaziregi (UPV/EHU) eta Lourdes Otaegi (UPV/EHU, EI-SEV).

- 11:00 Atsedenaldia.

- 11:30 Guerra Civil y literatura galega, Dolores Vilavedra (Universidade de Santiago de Compostela).

- 12:00 De la literatura bajo las bombas a la guerra de papel. Novela y guerra en Cataluña, Xavier Pla (Universitat de Girona).

- 12:30 La memoria y sus diferencias: autobiografía ó ficción, Joan Oleza (Universitat de València).

- 13:00 Amaierea eta jardunaldiaren-balantzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu