Muga matematikoak dituan literatura oulipoarrari eta Sofia Kovalevskaya matematikariari buruzko jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2011-06-21 15:32   jardunaldiak

Bidebarrieta Kulturguneak dibulgazino zientifikoko bi jardunaldi jasoko ditu eguenean eta barikuan, biak matematikak ardatz hartuta, baina ikuspegi desbardinetatik.

Bidebarrieta Kulturguneak dibulgazino zientifikoko bi jardunaldi jasoko ditu eguenean eta barikuan, biak matematikak ardatz hartuta, baina ikuspegi desbardinetatik. Eguenean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Michèle Audin matematikari frantsesak, Estrasburgoko Unibersidadeko Katedradun eta OuLiPo taldeko kideak eta Antonio Altarribak, UPV/EHU-ko Frantses Literaturako Katedradun eta 2010eko komiki Sari nazionalak, literatura oulipoarrari buruz berba egingo dabe.

Hurrengo egunean, barikuan, bagilaren 24an, arratsaldeko 18:30en, Michèle Audinek Sofia Kovalevskayaren bi ideiak izeneko berbaldia emongo dau, Espainiako Matematika Errege Alkartearen mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako jarduera horrek Institutu Frantsesaren, UPV/EHU-ren eta Espainiako Matematika Errege alkartearen babesa dauka.

OuLiPo, Ouvroir de Littérature Potentielle esamoldearen akronimoa da, hau da, literatura potentzia tailerra, 1960an François Le Lionnaisek, Raymond Queneauk eta euren adiskide idazle edo/eta matematikari edo/eta margolarien arteko hamar lagun inguruk sortutako taldea. Helburua, poesian edo eleberrian forma barriak asmatzea zan, matematikarien eta idazleen artean teknikak trukatuz. Ordutik, OuLiPoko kideek, eta, era ofizialean tailerreko kide ez diran arren, literatura oulipoarra sortzen daben beste askok, matematikaren mugak bete behar dituen testu harrigarriak idatzi ditue.

Zenbait idazlek, Italo Calvinok, Harry Mathewsek, Julio Cortazarrek, Marcel Duchampek edo Sofía Rhey poeta esperimentalak literatura oulipoarra landu dabe. Izan be, matematika eta idazketa horreei buruz berba egingo dabe Michèle Audinek eta Antonio Altarribak. Ekitaldiaren moderatzailea Marta Macho-Stadler matematikaria izango da.

Espainiako Matematika Errege Alkarteak bere mendeurrena ospatuko dau aurten eta urteurrenerako antolatu diran jarduera ugarien artean, Estadu osoan hamar jardunaldi aurreikusi dira, ospakizun horreek ikasleei eta ikus-entzule guztiei hurreratzeko. Bilboko hitzorduan (Bagilaren 24an, arratsaldeko 18:30ean), Sofia Kovalevskayaren ibilbidea berreregi nahi dau, Michèle Audinen begietatik. Sofia Kovalevskaya, Europan unibersidadeko irakasle lanpostua lortu eban lehen emakumea izan zan. Horrezaz gan, nihilistea izan zan, eta Pariseko Zientzien Akademiak emoten dauen Bordin saria irabazi eban. Michèle Audinek Kovalevskayaren matematikei buruz berba egingo dau, baina baita matematikari errusiarraren ibilbide personalari eta bizipenei buruz be.

Michele Audin Geometria Sinpletikoan aditua da, eta topologia algebraikoa, geometria algebraikoa, ekuazino diferentzialak, topologia diferentziala… lantzen dituen zenbait eremutan ibili izan da lanean. Hainbat artikulu argitaratu ditu izen handiko aldizkarietan eta, gainera, zenbait doktoretza tesi zuzendu ditu. Horrezaz gan, Sofia Kovalevkayaren bizitzari eta erreputazino zientifikoari buruzko aditu nagusietakoa da. Audinen eretxiz, matematikak kulturearen parte dira eta, horregaitik zientziaren dibulgazinoan dabil, eta gai horri buruzko hainbat artikulu idatzi eta berbaldiak emoten ditu.

Antonio Altarriba gidoilariak, Kim ilustratzaileagaz batera, Kultura Ministerioak emoten dauen Komiki Sari Nazionala irabazi eban joan dan maiatzean, El arte de volar lanarengaitik. Lan horrek Altarribaren aitaren bizitza kontetan dau, joan dan mendeko Espainiaren eskasiak, gerra zibila eta erbestea.

Espainiako Matematika Errege Alkartea Alkarte zientifikoa da, eta bere helburuak, Matematiken eta beren aplikaziNoen sustapena eta zabalkundea eta hezkuntzako maila guztietan matematiken ikerketea eta irakaskunteza bultzatzea dira. RSME-ren jarduera finkoen artean, Espainiako Joko Olinpiar Matematikoen –lehiaketa horretan, Nazinoarteko eta Ibero-Amerikako Joko Olinpiar Matematikoetan parte hartzen dauen ekipo espainiarra osotuko daben batxilergoko ikasleak aukeratzen eta preparetan dira–, eta zenbait kongresuren antolakuntzea dago, eta baita matematikako ikerlari gazteei zuzendutako José Luis Rubio de Francia Saria, jardunaldi zientifikoak, ikerketa matematikorako udako eskola, etab.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu