Gabriel Celayaren jaiotzearen mendeurrenean, Bidebarrieta Kulturguneak haren irudiaren inguruko jardunaldi bi jasoko ditu
2011-03-14 14:42 jardunaldiakDatorren barikuan, martiaren 18an, ehun urte beteko dira Gabriel Celaya jaio zanetik, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak egun hori ospatu nahi dau, haren irudiaren eta lanaren inguruko bi jardunaldigaz.
Datorren barikuan, martiaren 18an, ehun urte beteko dira Gabriel Celaya jaio zanetik, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak egun hori ospatu nahi dau, haren irudiaren eta lanaren inguruko bi jardunaldigaz; 100 urte: Hernani, 1911ko martiak 18 – Madril, 1991ko apirilak 18 omenaldia eguazten eta eguen honetan eskainiko da, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, arratsaldeko 19:30eatik aurrera.
Kontuak kontu, eguaztenean, martiaren 16an, bi adituk, Mar de Platako Unibersidade Nazionaleko (Argentina) Laura Scarano irakasleak eta EHUko Juanjo Lanzek, idazle gipuzkoarrak, haren garaikide izan zan Blas de Oterogaz izan zituan hartu-emon personalak eta literarioak aztertuko ditue, bien arteko korrespondentzia ugariaren bitartez. Hitzaldi horren ondoren, Paco Damasek Nos queda la palabra izeneko kontzertua eskainiko dau, poeta bilbotarraren aitamen garbia eginez.
Bigarren egunean, martiaren 17an, Felipe Juaristi eta Jorge González Aranguren idazleak Gabriel Celayaren irudira hurreratuko dira, poeterean lanean apur bat gehiago sakontzeko. Hitzaldiari amaierea emoteko poesia eta musika errezitaldia eskainiko da; Udane Goikoetxea kazetariaren ahotsean entzun ahal izango dira idazlearen bertsoak.
Gabriel Celaya (1911 - 1991), gaztelaniaz idatzi dauen euskal idazle azpimarragarrienetakoa da. Celayaren ibilbidean, gaztaroan Madrilen García Lorca, Buñuel eta Dalí ezagutu zituan; Frankistek atxilotu egin eben, Kubara joan zan Nicolás Guillénen eskutik, aldizkariak sortu zituan eta gerra ostean konpromiso handiena erakutsi eban poetetako bat izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!