Eusko Jaurlaritzeak Zinexit antolatu dau, alkarbizitzarako zine erakusketea
2010-11-15 11:36 BarriakEusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzeak Zinexit jarri dau martxan, alkarbizitzarako zine erakusketea. Bere lehenengo edizinoa Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren (2010-2011) barruan dago, eta bere asmoa zinemagintzearen bidez pedagogia sozial bat bultzatzea da.
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzeak Zinexit jarri dau martxan, alkarbizitzarako zine erakusketea. Bere lehenengo edizinoa Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren (2010-2011) barruan dago, eta bere asmoa zinemagintzearen bidez pedagogia sozial bat bultzatzea da. Zemendiaren 16tik 19ra arte Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoan izango da. Sarrerea dobanekoa izango da.
Pelikulen artean hiru herrialdetako lau produkzino dagoz. Danimarkako film bategaz hasiko da: In a better world. Susanne Bierrek zuzendutako film hau bere herrialdean hautatu dau bertako Zine Akademiak Oscar sarietan Danimarkako ordezkari moduan parte hartzeko.
Gero beste aurrestreinaldi baten txandea izango da, Israelgo My father my lord (David Volach) filmarena, hain zuzen, eta ondoren, La casa de mi padre (Gorka Merchan) eta Mujeres en construcción (Begoña Atin eta Maite Ibañez) ikusi ahal izango dira.
Eskaintza zinematografiko hutsaren osogarri moduan solasaldiak izango dira, eta emonaldien ondoren, ikusleei parte hartzeko eskatuko jake hainbat gai aztertzeko, besteak beste, bizikidetzea Euskadin, emakumeak sufrimenduaren aurrez aurre, edota bakearen aldeko kulturea eregitea. Moderatzaileak, Mila Garcia de la Torre, Fernando Buesa Fundazinoaren gerentea; Faustino Lopez de Foronda, Arartekoaren idazkari nagusia; Eduardo Ruiz Vieytez, Deustuko Unibersidadeko Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria; eta Mikel Mancisidor, Unesko Etxeko zuzendaria.
Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, kontuan hartuta zinemak zelako ahalmena dauen bere inguruari buruz eta bertan gertatzen diran bidebakokeriei jagokenez ikuspegi kritikoa sortzeko, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazinoak erakusketa barria bultzatu dau. Helburua da bakean eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzea bultzatu, jakinarazo eta zabaltzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!