Zinebiexpress film laburren lehiaketearen hirugarren edizinoa hastear dago

Bizkaie! 2010-11-12 13:59   Barriak

Mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei zabalik dagoan Zinebiexpress film laburren lehiaketeak bere hirugarren edizinoa egingo dau aurten. Izen-emotea bihar izango da, zemendiak 13, Bilboko Zabalgune eraikinean, goizeko 9:00etatik 10:30era, eta une horretan jakinarazoko da film laburren gaia.

Antolakuntzeak DV zinta bat emongo deutso parte-hartzaile bakotxari, eta 48 ordu izango ditue euren proiektuak egiteko. Proiektuak leku berean emon beharko dira, zemendiaren 15ean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Antolatzaileek azaldu dabenez, film laburrek 3 eta 10 minutu arteko iraupena izango dabe, kredituak barne, eta kanpoan filmetan dan guztia Bilbon filmau beharko da. Lehiaketearen oinarriak www.zinebiexpress.com webgunean kontsultau ahal dira.

Irabazleak 700 euroko saria jasoko dau, eta bigarrenak 400 euro. Irabazleak zemendiaren 19an ezagutarazoko dira, lehiaketan aurkeztutako film labur onenak emongo diran galan. Aurreko edizinoan 35 lan aurkeztu ziran, eta guztien artean 93,47 minutu bete zituen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu