'Amerikanuak' dokumentala aurkeztuko dabe Gernika-Lumon, egileen herrian

Bizkaie! 2010-10-22 12:49   Barriak

Amerikanuak Elkora (Nevada, AEB) emigrautako euskaldunei buruzko film dokumentala urriaren 29an emango dabe Gernika-Lumon. Filmak, 'off'-eko ahotsik barik, dokumentaleko pertsonaiak beren eguneroko bizitzan erakusten ditu. Emonaldia Lizeo Antzokian izango da, eta bertan Audience talde gernikarrak zuzenekoa eskainiko dau, izan be, talde horrek egin dau filmaren soinu bandea.

Gernika-Lumoko Udaleko Kultura sailak hasieratik lagundu dau proiektuan, eta poza agertu dau kalitate handiko emoitza ikusi ostean. Egileetako bi, Gorka Bilbao zuzendaria eta Zigor Etxebarria produktorea, gernikarrak dira, eta AEBetara migratu ebeneko asko be herrikoak dira. Horregaitik, Amerikanuak, Donostiako Zinemaldian aurkeztu ostean, herrian bertan aurkeztuko dabe, emonaldi berezi bategaz.

Emonaldia baino lehen, dokumentalari eta egindako lanari buruzko azalpenak emongo ditue urriaren 27an eskainiko daben prentsaurrekoan. Ganera, gaiari lotuta, etorkinakaz batera prentsaurrekorako zeozer presparau dabela aurreratu dabe egileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu