Manhattan Short Film Festival film laburren jaialdia egingo da barikuan, urriak 1, Bilbon
2010-09-28 12:53 BarriakBost kontinenteetako 100.000tik gora persona 200 uri baino gehiagotako zinema, galeria, museo edo kafetegietan batzea espero da, Manhattan Short Film Laburren Jaialdiaren 13. edizinoaz gozetako eta film finalistea aukeratzeko helburuagaz.
Bilboko publikoak 2010eko Manhattan Short Film Festival film laburren jaialdian parte hartzeko eta bere botoa emoteko aukerea izango dau datorren barikuan, urriak 1. Bost kontinenteetako 100.000tik gora persona 200 uri baino gehiagotako zinema, galeria, museo edo kafetegietan batzea espero da, Manhattan Short Film Laburren Jaialdiaren 13. edizinoaz gozetako eta film finalistea aukeratzeko helburuagaz. Bilbok jaialdiaren azken hiru edizinoetan parte hartu dau, eta parte hartu dauen publikoak mundu mailan irabazi dauen film laburraren alde emon izan dau botoa beti.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta EiTBk FAS zine-klubagaz batera antolatuta, aurten Bilbon jaialdia barikuan egingo da, EiTBko Multibox aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Emonaldiak publiko zabalari zuzendutakoak izango dira, edozein joan ahal izango da, eta baldintza bakarra izen-abizenak aurretik emon behar dirala da, manhattanshort@eitb.com helbidera idatzita.
'One Week, One World, One Festival' goiburuak Manhattan Short jaialdiak jarraitzen dauen filosofia laburbiltzen dau. Aste batean eta munduko hainbat aretotan edizino honen hamar film labur finalistak erakutsiko dira eta publikoa izango da irabazlea aukeratuko dauena. Ikusle bakotxak botoa emoteko txartela jasoko dau sarreran eta emondako film laburren artean gehien gustetan jakonagaitik botoa emotea eskatzen jako.
Emonaldia amaitzerakoan, botoa emoteko txartelak jasoko dira zenbaketea egiteko. Botoen emoitza e-mail bidez zentralizau da, Manhattanera bialtzeko. Boto guztiak zenbatu ondoren, irabazlea urriaren 3an New York urian egingo dan ekitaldian jakinarazoko da.
Hamar film labur
EiTBko egoitzan izango dira jaialdiko hamar film laburren emonaldiak: Max Myers (Erresuma Batua) zuzendariaren 'Watching'; Eduardo Covarrubias Diazen (Mexiko) 'Underground'; Dalibor Matanicen (Kroazia) 'Party'; Bastien Duboisen (Frantzia) 'Madagascar'; Thomas Hefferonen (Irlanda) 'The Pool'; Mairi Cameronen (Australia) 'Push Bike'; Helene Florenten (Kanada) 'Little Inconvenience'; Magnus Van Homen (Polonia) 'Echo'; Daniel Nocke-en (Alemania) '12 years' eta Paolo Sassanelliren (Italia) 'War'.
Manhattan Short Film Festival jaialdiaren helburua film laburren formatua sustatzea, sortzaileei babesa emotea eta munduko ikusle guztiei proiektu honetan parte hartzeko aukerea eskaintzea da.
Jaialdiaren aurreko edizinoetan parte hartutako hainbat film laburrek Oscar sariak irabazi ditue kategoria horretan eta Sundance edo Britainia Handiko Bafta lako jaialdietan be arrakastea izan dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!