Euskal surfak presentzia izango dau New Yorkeko Surf Zinemaldian

Bizkaie! 2010-09-24 02:00   Barriak

Debolex Filmsek egin dauen 'Modernist Basque Surfing teaser' filmak surf lasaia, euskal kostaldearen paisajeak eta euskal jantzak buztartzen ditu, eta Euskadi oso modu estetiko eta erakargarrian aurkezten deutsee bidaiatzeko aukerak eta baliabide ekonomikoak dituen atzerriko surflariei.

Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, 'Modernist Basque Surfing' film laburraren proiekzinoa sustatuko dau irailaren 26an, New Yorkeko Surf Zinemaldiko film labur eta ertainen atalaren barruan.

Zinemaldi hori munduko garrantzitsuenetakoa da bere espezialidadean, holako filmak merkaturatu eta banatzeko topagune nagusia eta mundu osoko surflarien topagunea dan neurrian. Lehenengo aldiz euskal film bat aukeratu dabe haren programazino esklusiborako.

Debolex Filmsek egin dauen 'Modernist Basque Surfing teaser' filmak surf lasaia, euskal kostaldearen paisajeak eta euskal jantzak buztartzen ditu, eta Euskadi oso modu estetiko eta erakargarrian aurkezten deutsee bidaiatzeko aukerak eta baliabide ekonomikoak dituen atzerriko surflariei.

Surfing Euskadi produktu turistikoaren definizinoaren esparruan kokatzen da Sailak bultzatzen dauen jardun hori, Euskadi lehen mailako surf jomuga legez sendotzeko, kalidadean, iraunkortasunean eta eskaintza espezializatuan oinarrituta.


Informazino gehiagorako:

www.euskadi.net
www.nysurffilm.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu