Peter Mullanen 'Neds' filmak jaso dau Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2010-09-27 11:35   Barriak
Jose Maria Orbe donostiarraren 'Aita' euskal produkzinoak argazkigintza onenaren saria irabazi dau, Jimmy Gimferrerek filman egindako lanari esker

Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak Zinemaldiko saririk garrantzitsuena irabazi dau orain arte zuzendu dauen bere hirugarren lanari esker. Horrezaz gan, film horretako protagonisteak, Connor McCarron gazteak, aktore onenaren saria irabazi dau.

Julia Roberts (Donostia Saria) eta Alex Angulo (Zinemira Saria) protagonista izan dituan 2010eko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra Peter Mullanen eroan dau 'Neds' filmagaitik. Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak Zinemaldiko saririk garrantzitsuena irabazi dau orain arte zuzendu dauen bere hirugarren lanari esker. Horrezaz gan, film horretako protagonisteak, Connor McCarron gazteak, aktore onenaren saria irabazi dau.

Sari garrantsitsuenena artean, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Nora Navas, Agusti Villarongak zuzendutako 'Pa Negre' filmako protagonista espainiarrak irabazi dau.

Diego Lunak zuzendu dauen lehenengo zinema lanak, 'Abel' izenburukoak, sari bi eskuratu ditu: Horizontes Latinos Saria eta Gazteriaren Euskaltel Saria.

Raul Ruiz txiletarrari zuzendari onenaren saria emon deutsie, telenobelaren aldarrikapena eta maitasuna, gorrotoa, mendekua eta surrealismoa nahasten dituan 'Lisboako Misterioak' lanagaitik.

Gidoi onenaren saria Norvegiako Bent Hamerek zuzendutako 'Home for Christmas' lanak jaso dau.

Beste alde batetik, epaimahaiak Judith Colellen eta Jordi Cadenaren 'Elisa K' filmari Aitamen Berezia emon deutso, eguneroko bizitzan errubakoek sufriduten daben indarkeria bikain erakusten dauelako.

Euskal produkzinoen alorrean, Jose Maria Orbe donostiarraren 'Aita' euskal produkzinoak argazkigintza onenaren saria irabazi dau, Jimmy Gimferrerek filman egindako lanari esker eta '80 egunean', Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagaren lehenengo lan luzeak Gehitu Saria irabazi dau.

Estreinaldiei jagokenez, Txaber Larreategik eta Josu Martinezek Zinemiran aurkeztuko ditue, batetik, 'Debekatuta dago oroitzea', 36ko Gerran Saturraranen izandako emakumeen kartzelari buruzko dokumentala eta, bestetik, 'Sagarren denbora', Kristiane Etxaluz zuberotarraren eta Alfonso Etxegarai Afrikako irla txiki batean erbesteratuta dagoan bizkaitarraren arteko hartu-emonei buruzko dokumentala. Bi estreinaldi horreez gan, oraindino inon erakutsi ez diran 'Amerikanuak' (Nacho Reig), Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historiari buruzko dokumentala; 'Musika Plaza' (Juan Miguel Gutierrez), amiantoaren kontuaren inguruko lana; eta 'Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka' (Eneko Dorronsoro), Zumaiako hamahiru arraunlariren bizipenak batzen dituana.

Horrezaz gan, Zinemiran Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok zuzendutako 'Mugaldekoak' filma eta 'Simplemente', Jon Anduezak Down sindromea daben gazteen inguruan egindako dokumentala be proiektau ditue.

Kontuak kontu, lehiaketan parte hartu daben filmeen bariedadea eta kalidadea azpimarratu ditu epaimahaiburu Paskaljevicek eta sariak epaimahaikide gehienen adostasunagaz aukeratu dirala zehaztu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu