Don Siegel Guggenheim Bilbao Museoan
2010-09-22 15:44 BarriakGaur, irailaren 22an, eguaztenean, Donostia Zinemaldiagaz lankidetzan antolatutako Cinemart Guggenheim: Don Siegelen lau filmen aukeraketearen lehen saioa eskainiko da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan.
Gaur, irailaren 22an, eguaztenean, Donostia Zinemaldiagaz lankidetzan antolatutako Cinemart Guggenheim: Don Siegelen lau filmen aukeraketearen lehen saioa eskainiko da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan. Izan be, jaialdiak jaso nahi izan dau Siegelek generoen zineman hogeita hamar
urtez izan eban eragina, haren ikuspuntu inkonformista eta barritzailea zala eta.
Gaur, hilak 22, beraz, Museoko Entzungelan, 16:30ean hasiko da 'The Beguiled' (Liluratua, 1971. 109 min.) filma. Laburpena: Siegelen proposamen pertsonalenetako eta, merkatuari begira, arriskutsuenetako honetan, ezinbestekoak izan ziran Eastwood-ek aktore eta produkzino-kide moduan egin zituan lanak. Ohiz kanpoko kontakizuna da –iparraldeko soldadu zauritu batek babesa eta beste zeozer topetan dau hegoaldeko neskatilen barnetegi batean–, indarkeria erakutsi baino iradoki egiten dauena. Filma itogarria da eta Siegelen ustez, beti izan zan bere lorpen nagusienetako bat.
Arratsaldeko 19:15ean, barriz, 'Escape from Alcatraz' (Alkatrazko ihesa, 1979. 112 min.) proiektauko dabe. Laburpena: Siegelek Eastwood-egaz egin eban azken lana. Gidoia Richard Tuggle-rena da eta honek handik gitxira 'Tightrope' filmean zuzendu eban aktore bera. Eastwood Alcatraz espetxean sartu barri daben gaizkile bat da. Inork espetxetik alde egin ez dauela dinoen mehatxuei entzungor egin eta protagonistak iges egiteko plana antolatuko dau beste preso batzuekaz. Kartzela- eta ihesaldi-zinemarenm adibide bikaina da.
Irailaren 23an, 16:30ean, 'Invasion of the Body Snatchers' (La invasión de los ladrones de cuerpos) 1956 (80') filma proiektauko dabe. Filmaren ondoren, 18:00etan, Quim Casas-egaz berbaldia (Aukeraketa Batzordeko kidea eta Don Siegelen zikloari buruzko linburuaren koordinatzailea).
19:15ean, 'The Killers' (Código del hampa) 1964 (95') filma, Lee Marvin, Angie Dickinson, John Cassavetes, Clu Gulager eta Ronald Reagan aktore dituana.
Filmak jatorrizko bertsinoan proiektauko ditue, gaztelaniazko azpitituluakaz.
Sarrerak leihatiletan eta Museoaren webgunean (www.guggenheim-bilbao.es) eskura daitekez. Prezioa film bakotxeko: 3€ publiko orokorra, 1,5€ Museoaren Lagunak. Argibideak 944 35 90 80 telefonoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!