Euskal zinemaren egunean Alex Angulok Zinemira Saria jasoko dau gaur

Bizkaie! 2010-09-22 12:10   Barriak

Donostiako 58. Zinemaldiaren barruan, Zinemirak bost film estreinauko ditu: 'Amerikanuak', 'Prohibido Recordar', 'La plaza de la música', 'Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen' eta 'Ttaup, Ttaup! Arraun kolpeka'.

Donostiako 58. Zinemaldiaren barruan, Zinemirak bost film estreinauko ditu: 'Amerikanuak', 'Prohibido Recordar', 'La plaza de la música', 'Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen' eta 'Ttaup, Ttaup! Arraun kolpeka' .

Euskal zinema izango da protagonista nagusia Zinemaldiko seigarren jardunaldi honetan. Gaur gauean Euskal Zinemaren Gala egingo dabe Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta Zinemira Saria jasoko dau bertan Álex Angulo aktore bizkaitarrak. Igaz Imanol Uribe izan zan sariduna. Gainera, Txaber Larreategik eta Josu Martinezek zuzendutako 'Debekatuta dago oroitzea' dokumentalaren estreinaldia be izango da bertan.

Zinemiratik kanpo, beste euskal film batzuk be emongo ditue. Sail ofizialean, Jose Maria de Orberen 'Aita' filma emngo dabe. Donostiarraren bigarren film luzea da eta Kutxa- Zuzendari Barriak atalean be parte hartuko dau.

Beste alde batetik, Zabaltegi sailean Mikel Ruedak zuzendutako 'Izarren argia' filma honezkero emon dabe Zuzendari Barriak atalean. Zinemagile bilbotarraren lehenengo film luzea da eta 36ko gerran Saturrarango kartzelan emakumeek sufridu zituen zigorrak erakusten ditu filmak.

Alex Angulok (Erandio, 1953) Imanol Uriberen 'La fuga de Segovia' (1981) filmagaz ekin eutson zinema munduari. Alex de la Iglesiagaz 'El día de la bestia' egin eban Angulok 2005ean, eta, lan honegaz, Goya sarietarako izentau eben aktore onenaren atalean. Orduan hasi zan telebistan, zineman eta antzerki munduan behar egiteko gidoiak jasoten. 'Periodistas' telesailean egindako Blas Castelloteren paperari esker ezaguna egin zan Espainian. Zinemira saria jasoteaz gan, aurtengo Zinemaldiko Sail Ofizialean be parte hartuko dau Alex Angulok, Óscar Aibar zuzendariaren 'El Gran Vazquez' filmagaz, Manuel Vazquez komikigilearen bizitzako pasarte batzuk kontetan dituan filmagaz, hain zuzen be.

Sano lanpetuta dabilen aktorea da Alex Angulo eta oporretarako tarterik hartu barik, uda honetan hiru lan gin ditu: Ibarretxe anaien 'Un mundo casi perfecto'; Michael Aguilo valentziarraren lehenengo film luzea, 'Area de descanso'; eta Paula Ortizen 'De tu ventana a la mia'

Aurrera begira, laster 'Republic' izeneko telesail bat filmatzen hasiko da. Diagonal produkzino etxeak egingo dau eta TVEko lehenengo katean emongo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu