Spike Lee zinemagileak Mexikoko isuriaren inguruko dokumentala egin dau
2010-08-24 12:41 BarriakZinema-zuzendariak New Orleansen suspertzearen inguruko erreportaje bat egin gura eban, Katrina urakanak ingurua astindu eta bost urtera. Baina BPk Mexikoko Golkoan egindako orio-isuriagaz, lanaren amaierea barriro idatzi behar izan eban zuzendariak.
Spike Lee zinemagileak New Orleansen suspertzearen inguruko erreportaje bat egin gura eban, Katrina urakanak ingurua astindu eta bost urtera. Baina BPk Mexikoko Golkoan egindako orio-isuriagaz, lanaren amaierea barriro idatzi behar izan eban zuzendariak.
'Apirilaren 20an dana aldatu zan', adierazo dau Spike Leek New York Timesen egindako alkarrizketa batean. Orduan, pelikulearen azken ordua borrau eta material hori DVDaren material extra legez aurkeztea erabagi eban. Hutsune hori beteteko, apirilean bere taldeagaz batera isuria egoan lekura joan zan, bertako biktimakaz berba egiteko. Beraz, If God is Willind and da Creek Don't Rise lana bi zatitan emitiduko dabe HBO kate pribaduan.
When the Levees Broke: A Requiem in Four Acts grabau eban lekuetara bueltau da Lee. Holan, 2005eko abuztuaren 29an Misisipi ibaia ikutu eban urakanaren biktimei omenaldia egin nahi eutsen. Zinta hori 2006an argitaratu eban eta lan horri esker hiru Emmy eta Peabody sari bat irabazi zituan. Hondamendi haren ondorioz, 1.300 lagun inguru hil ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!