Honezkero salgai dagoz FANT jaialdirako sarrerak eta abonuak

Bizkaie! 2010-04-29 15:48   Barriak

Emonaldi bakotxerako sarrerak 5 euroan eros daitekez Capitol Zine aretoko txarteldegietan. Saio guztietara sartzeko aukerea emongo daben abonuak be bertan erosi ahal izango dira, 30 euroan. Abonua dabenek zine aretoko txarteldegitik pasau beharko dabe beti euren sarrerea jasoteko.

Gaur, apirilak 29, jarri dira salgai maiatzaren 3tik 9ra bitartean egingo dan Bilboko hamaseigarren Zinemaldi Fantastikorako sarrerak eta abonuak.

Emonaldi bakotxerako sarrerak 5 euroan eros daitekez Capitol Zine aretoko txarteldegietan. Saio guztietara sartzeko aukerea emongo daben abonuak be bertan erosi ahal izango dira, 30 euroan. Abonua dabenek zine aretoko txarteldegitik pasau beharko dabe beti euren sarrerea jasoteko.

FAS Zine Klubeko bazkideek eta El Correo egunkariko harpidedunek % 20ko beherapena izango dabe. Horrezaz ganera, Kultura 18 udal txartelaren titularrak doban sartu ahal izango dira saioetara, eta eurekaz doazenek prezio erdian erosiko dabe sarrerea.

Inaugurazino ekitaldiko 'El circo de los extraños' filma ikusteko gonbidapena jaso beharko da, eta gonbidapenak mugatuta egongo dira (leku guztiak bete arte. Bi pertsonentzako erabilgarriak izango diran gonbidapenak Barrainkuako eta San Frantziskoko Udaltegietan jaso ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu