Zabalik honezkero euskal film laburren egileei zuzendutako Kimuak 2010 programa barrirako deialdia

Bizkaie! 2010-03-25 10:31   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak azken urte honetan film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako Kimuak 2010 programarako deialdia ezagutarazo barri dabe. Martiaren 22an zabaldu eben deialdia eta 2010eko garagarrilaren 9an zarratuko da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak azken urte honetan film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako Kimuak 2010 programarako deialdia ezagutarazo barri dabe. Martiaren 22an zabaldu eben deialdia eta 2010eko garagarrilaren 9an zarratuko da.

Kimuak programearen edizino honetan, 2009ko irailaren 30etik egindako film laburrak lehiatu ahal izango dira, baldin eta 30 minututik gora irauten ez badabe eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dauen zuzendari batek eginak badira, edota osorik edo neurri handi batean egoitza EAEn dauen produkzino-etxe batek produzidu badau. Film laburra zuzendariak aurkezten badau, oraingo bizitokia EAEn dauela egiaztatu beharko dau -eta gitxienez urtebeteko antxinatasuna dauela-, edota bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi dala.

Film laburra produkzino-etxeak aurkezten badau, barriz, ondokoa egiaztatu beharko dau: egoitza EAEn dauela eta lan osoaren jaube dala, edota, film laburra koprodukzinoa izan ezkero, inbertsinoaren gitxienez % 50 dauela, edo parte-hartzaileen artean diru kopuru handiena jarri dauela (gitxienez % 35).

Igaz hasitako politikeari jarraituz, Kimuakek ez dau film laburraren 35 mm-ko kopia zinematografikorik eskatuko, nahiz eta komenigarria dan formatu horretan be izatea, hainbat zinema jaialdi garrantzitsutan oraindino be eskatu edo/eta balorau egiten dabelako film laburra kopia zinematografikoan proiektetea.

Aurreko programei jagokenez, Kimuak 2008 programea oraintxe dago zinema jaialdietan zehar egiten ari dan ibilbidea amaitzen. Gaur arte, programa horretako zortzi film laburrek ia 1.000 aukeraketetan sartzea lortu dabe, Espainiako eta nazinoarteko hainbat zinema jaialditan (966tan, hain zuzen), horreetatik 569tan Espainiatik kanpoko zinema jaialdietan. Film labur horreek 163 sari irabazi ditue honezkero. Kimuak 2009ko film laburrek, barriz, zinema jaialdien zirkuituan oraindino sei hilebete emon ez dituen arren, 251 alditan aukeratzea lortu dabe (129tan Espainiaz kanpoko zinema jaialdietan), eta 33 sari eskuratu ditue orain arte.

Emoitzak ez dira urtero bardinak izaten, jakina, baina Kimuak programako film laburrek zeozelako estatusa daukie zinema jaialdietan, eta nazinoarteko hainbat zinematografia ekitalditan izaten dira ikusgai. Dana dala, Kimuakeko filmek ez dabe zinema jaialdi horreetako lehiaketa edo informazino sailetan bakarrik parte hartzen; gero eta ohikoagoa da Kimuakeko film laburren inguruko berariazko programazinoak topetea, bai zinema jaialdietan baita beste esparru batzuetan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu