'Celda 211' irabazle Goya sarietan
2010-02-15 09:39 BarriakDanetara, 16 izendapen zituan Daniel Monzonen 'Celda 211' filmak zortzi sari eskuratu ditu, besteak beste, film onenari eta zuzendari onenari sariak eta bat gitxiago jaso dau Alejandro Amenabarren 'Agora' filmak, tartean sari teknikoak.
Danetara, 16 izendapen zituan Daniel Monzonen 'Celda 211' filmak zortzi sari eskuratu ditu, besteak beste, film onenari eta zuzendari onenari sariak eta bat gitxiago jaso dau Alejandro Amenabarren 'Agora' filmak, tartean sari teknikoak. Pedro Almodovar Goya sarietako 2010eko edizinoko protagonista bihurtu da; film onenari saria emon dau eta urte askotan Espainiako Zinema Akademiagaz izan dituan gorabeherak bazterrean itxi ditu. Andreu Buenafuentek zuzendu dau ekitaldia eta umore handiz gidatutako galan, Penelope Cruz eta Javier Bardem alkarren ondoan jesarrita egozala ikusirik, ez da isilik geratu.
Honezkero 30 film baino gehiagotan parte hartu dauen Luis Tosarrek gizonezko paper protagonista onenari saria eskuratu dau Daniel Monzonen filmagaitik eta Marta Etura donostiarrak emakumezko interpretazino onenari saria jaso dau film berean egindako lanagaitik. Aktore barri onenari saria, barriz, Alberto Ammannek irabazi dau Monzonen filman egindako lanagaitik.
Emakumezko aktore onenaren saria Lola Dueñasek irabazi dau 'Yo tambien' filman egindako lan bikainagaitik eta aztean itxi ditu Penelope Cruz ('Los abrazos rotos') eta Maribel Verdu ('Tetro').
Zinema Akademiak Chris Reynolds eta Felix Bergesen lana saritu dau Agorako efektu bereziei esker. Guille Milkywayren 'Yo tambien'-ek abesti onenari saria jaso dau eta Alberto Iglesias donostiarrarentzat izan da Jatorrizko Musika onenari saria, 'Los Abrazos Rotos' pelikulari esker; donostiarraren ibilbideko zazpigarren Goya saria.
Raul Arevalok gizonezko interpretazio onenari saria jaso dau, 'Gordos' filman egindako lanagaitik eta Carlos Bardemen, Antonio Resinesen eta Ricardo Darinen aurretik. Xavi Gimenezek Argazkilaritza Onenari saria eskuratu dau, 'Agora' filmagaitik.
Juan Jose Campanellaren 'El secreto de sus ojos' filmak irabazi dau Hispanoamerikako film onenari saria, Littinen Dawsonen, 'Isla 10', Adrian Biniezen 'Gigante' eta Caludia Llosaren 'La teta asustada' filmen aurretik. Mar Collek zuzendari barri onenari saria eskuratu dau 'Tres días con la familia' filmagaitik eta Borja Cobeaga zuzendari euskalduna eta 'Pagafantas' filma saririk barik gelditu dira.
Fernando Trueba be galtzaileen artean kokatu behar dogu, izan be, 'El baile de la victoria' filmagaz bederatzi izendapen izan arren, esku hutsik joan dalako etxera.
Aitagarria, Espainiako Zinema Akademiak omenaldi beroa egin deutsola Antonio Mercerori Ohorezko Goya saria emonaz. Alzheimerrak jota Mercero jn.a ez zan izan galan baina, Ignacio eta Antonio bere semeek jaso eben saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!