V. Kameratoiak 115 gazte batuko ditu zapatuan Bermeon
2009-12-11 10:31 BarriakErlojuaren kontrako lehiaketea da Kameratoia, eta lehiakideek hamar orduko epea dabe gehienez hiru minutuko bideo baten gidoia idatzi, irudiak grabau eta edizino lanak egiteko. Lana egunean egiten dela ziurtatzeko, egunean bertan jakingo daben gaia eta herriko zenbait ezaugarri sartu beharko ditue bideoetan.
Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak antolatzen dauen Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren bosgarren edizinoa egingo da zapatuan, hilak 12, Bermeon. Lehen aldiz sortu zanetik, antolatzaileek -Topaguneak berak eta Bermeoko Udalak- erabagi gatxak hartu behar izan ditue parte-hartzeari jagokonez, izen-emoteak aurreikuspen guztiak gainditu baititu.
Izan be, antolatzaileek jakinarazo dabenez, 40 taldek adierazo dabe Kameratoian parte hartzeko gogoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, parte-hartzaile kopurua mugatua da eta taldeen erdiak lehiaketatik kanpo geratu behar izan dira. Danetara, 115 gazte batuko dira Bermeon, eta bertan emongo dabe eguna, kamera eskutan, hara eta hona.
Erlojuaren kontrako lehiaketea da Kameratoia, eta lehiakideek hamar orduko epea dabe gehienez hiru minutuko bideo baten gidoia idatzi, irudiak grabau eta edizino lanak egiteko. Lana egunean egiten dela ziurtatzeko, egunean bertan jakingo daben gaia eta herriko zenbait ezaugarri sartu beharko ditue bideoetan.
Egunean zehar, edizino gunea Kultur Etxeko Nagusien Egoitzan egongo da, eta duda barik, mobimentu handia izango da bertan goizeko 9:00etatik aurrera. Taldeek 19:00etan emon beharko ditue lanak amaituta, eta jarraian bi orduko atsedenaldia izango dabe.
Lehiaketearen erdigunea Nestor Basterretxea kultur aretora igaroko da orduan. Bertan egingo da egunean sortutako lanen emonaldia, 21:00etatik aurrera, eta ondoren sari banaketea: ikus-entzunezkoen munduko aditu talde batek osotutako epaimahaiak 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak emongo deutsez lanik onenei, kalidade teknikoa, originaltasuna, freskotasuna eta beste zenbait ezaugarri kontuan hartuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!