Daniel Monzon eta Jorge Guericaechevarriagaz hasiko dira Bilboko Pre-Zinebi 51ren jarduerak

Bizkaie! 2009-11-10 14:44   Barriak

Daniel Monzon zuzendaria eta gidoilaria eta Jorge Guericaechevarria gidoilaria izango dira Bilboko Pre-Zinebi 51ren ekitaldiak hasteko arduradunak. Biek 'La Caja Kovak' (Espainia, 2007) filma aurkeztuko dabe gaur, hilak 11, arratsaldeko 20:00etan Bilboko Zabalgune eraikinean.

Daniel Monzon zuzendaria eta gidoilaria eta Jorge Guericaechevarria gidoilaria izango dira Bilboko Pre-Zinebi 51ren ekitaldiak hasteko arduradunak. Biek 'La Caja Kovak' (Espainia, 2007) filma aurkeztuko dabe gaur, hilak 11, arratsaldeko 20:00etan Bilboko Zabalgune eraikinean, antolatzaileek iragarri dabenez.

Emonaldiaren ondoren, zuzendariaren eta gidoilariaren berbaldi bat izango da. Publikoaren aurrean erakutsiko ditue euren lankidetzearen emoitzak, lan prozedurak eta zinema fikzinoak eregiteaz bakotxaren ikuspuntuak.

'La Caja Kovak' Daniel Monzon zuzendari moduan eta Jorge Guericaechevarria gidoigile lanean izan zeben lehen lankidetzea izan zan, eta joan dan zemendiaren 6an estreinau eben 'Celda 211' pelikuleagaz errepetidu dabe; 'Celda 211' izenburuko Francisco Perez Gandulen nobelan oinarrituta dago.

Presondegi batean lan egiten hasten dan funtzionario baten istorioa da. Egun berean matxinada bat dago kartzelan eta protagonistak preso baten itxurak egin beharko ditu bizirik urteteko. 'Celda 211' zinera heldu da Venezia, Toronto eta Sitgeseko zinemaldietan kritika onak lortu ondoren.

Daniel Monzon Palman (Mallorca) jaio zan 1968an eta, aitatutakoaz gan, arrakasta komertziala lortu daben pelikula batzuk zuzendu ditu, besteak beste, 'El corazón del guerrero' (2000) eta 'El robo más grande jamás contado' (2002).

Bestalde, Jorge Guerricaechevarria 1965ean jaio zan Avilesen (Asturias) baina bihotzez arabarra da. Alex de la Iglesiagaz lan egin dau bere film ospetsuenetan: 'El día de la bestia' (1995), 'La comunidad' (2000), 'Crimen ferpecto' (2004) eta 'Plutón B.R.B. Nero' (2008-2009) telebista saioan, hamaika kapitulutan. Pedro Almovarregaz be kolaborau dau 'Carne trémula' (1997) pelikulan.

'La Caja Kovak' filmak David Nortonen (Timothy Hutton) istorioa kontetan dau, zientzia-fikzinozko idazle iparamerikar bat. Norton Mediterraneoan dagoan liluragarrizko irla batera konbidatua da berbaldi bat emoteko. Bere bikoteagaz hara heldu ondoren, ezkontzeko proposamena egingo deutso neskeari gau horretan bertan, baino ordu gitxi pasau ondoren, neskak hoteleko leiho batetik botako dau bere burua.

Suizidioa emoten dau, baina ez dauka zentzurik, ezerk ez dauka zentzurik ezta Silviarentzat be (Lucia Jimenez), bere suizidoren saiakeratik bizirik atara dan turista gazte batentzat. Neskeak ez dau gogoratzen zer pasau jakon baina gauza batez ziur dago: inoiz ez dau bere buruaz beste egiteko borondaterik izan. Halan da be, zeozerk bere borondatez kontra balkoi batetik salto eginarazo eutson.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu