Urriaren 26tik 31ra Frank Lloyd Wrighten bizitza eta lana zinema-zikloa izango da Guggenheim Bilbao Museoan
2009-10-23 14:40 BarriakArkitekto estadubatuar handiaren bizitza eta lanari buruzko dokumentalen eta fikzinozko zinemaren aukeraketa bat izango da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan Milano Doc Festival-egaz lankidetzan antolatuta. Filmak Museoko Entzungelan eskainiko dira urriaren 31ra arte. Jatorrizko bertsinoan eta gaztelaniazko azpitituluakaz, proiekzinoak 19:30ean hasiko dira.
Arkitekto estadubatuar handiaren bizitza eta lanari buruzko dokumentalen eta fikzinozko zinemaren aukeraketa bat izango da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan Milano Doc Festival-egaz lankidetzan antolatuta. Filmak Museoko Entzungelan eskainiko dira urriaren 31ra arte. Proiekzinoak 19:30ean hasiko dira. Jatorrizko bertsinoak eta gaztelaniazko azpitituluakaz erakutsiko ditue.
Guggenheim Bilbao Museoan urriaren 22tik aurrera ikusgai dagoan Frank Lloyd Wright erakusketeak bezela, ziklo honek sortzaile handi hau (1867—1959) omentzen dau. Izan be, haren proiektu nagusien artean dago aurten 50. urteurrena ospatzen dauen New Yorkeko Guggenheim Museoa.
Sarrerak leihatiletan eta Museoaren webgunean eros daitekez: 3 euroan publiko orokorrarentzat eta 1,5 euroan Museoaren Lagunentzako. Dagoeneko salgai leihatiletan eta Museoaren webgunean (www.guggenheim-bilbao.es).
Frank Lloyd Wrighten bizitza eta lana. Egitaraua
- Urriak 26, astelehena. 'Frank Lloyd Wright'
Zuzendariak: Ken Burns eta Lynn Novick.
Produkzinoa: Florentine Productions for PBS.
Dokumentala. AEB (1993. Iraupena: 153 min.).
Laburpena: Wrighten eraikinek eta ideiek gure bizimodua, lan egiteko modua eta inguratzen gaituen mundua ikusteko erea aldatu eben. Bere bizitza personal istilutsuak bere arkitektura-lorpenak itzalpetu zituan sarri. Batzuek gorrotatu zeben, beste batzuek, berriz, maitatu, baina gitxik ukatu leikie AEBko arkitekto nabarmenena izan zala.
- Urriak 27, martitzena. 'The Guggenheim and the Baroness'
Zuzendaria eta produktorea: Sigrid Faltin.
Dokumentala. Alemania (2005. Iraupena: 73 min.).
Laburpena: Solomon R. Guggenheimen bizitza errotik aldatu zan Alemaniako baroisa eta pintore Hilla Rebay (arte ez-objektiboaren aitzindari izan zana) ezagutu ebanean. Euren azken urteetara arte iraun eban harreman artistiko estuak eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoa sortzeko biek Frank Lloyd Wrightegaz izandako negoziazinoak dira dokumentu liluragarri honen muina. Gainera, dokumentalean gaurdaino argitaratu bako irudiak ikusi ahal izango dira.
- Urriak 28, eguaztena. 'Magnificent Obsession: Frank Lloyd Wright's Buildings and Legacy in Japan'
Zuzendariak: Karen Severns eta Koichi Mori.
Dokumentala. AEB/Japonia (2006. Iraupena: 90 min.).
Musika-zuzendaria: Curtis James Patterson.
Banaketea: Boutique Films.
Laburpena: Wrightek enbaxada bat diseinau eban Japoniarentzat, baita ikastetxe bat, bi hotel eta merkataritza- eta bizileku-zentro bat, antzoki bat, lehen ministroarentzako egoitza ofizial bat eta sei etxebizitza pribatu be. Dokumental honek diseinautako eraikinak eta oraindino irauten dabenak aztertzen ditu, eta berarentzat lan egiten eben ikastunen bizitzak gogorarazoten ditu.
- Urriak 30, barikua. 'Saving Fallingwater'
Zuzendaria eta produktorea: Kenneth Love.
Gidoilariak: Tom Dubensky eta Bill Doorley.
Ordenagailu bidezko animazinoa: Dean Mougianis.
Musikea: Henry Shapiro.
Dokumentala. AEB (2006. Iraupena: 54 min.).
Laburpena: Dokumental honek arkitektura organikoaren ikono gorena dan etxe hau bere kokapen bereziko uretan erortzea eragotzi eben arkitekto, injineru eta historialarien kontuak dakarz. Egituran arrakalak topau zituenetik eta zaharbarritzeko asmautako estrategietatik hasi eta guztiz ez
suntsitzeko izandako erlojupeko lasterketaraino, dokumentalak zaharbarritze-prozesu konplexua erakusten dau bere osotasunean. Irudi eta grabazino esklusiboak, alkarrizketak, ordenagailu bidezko animazinoa eta inoiz emon bako dokumentazino historikoa topau daiteke.
- Urriak 31, zapatua. 'The Fountainhead'
Zuzendaria: King Vidor (1949. Iraupena: 82 min.).
Antzezleak: Gary Cooper, Patricia Neal.
Banaketea: Warner Home, Madril. DVD
Laburpena: Howard Roak pertsonaia arkitekto ospetsu eta polemikoa izan zan, eta AEBko 1940ko hamarkadako arkitektura-munduaren zurruntasuna auzitan jarri eban (Gary Cooper-ek bikain interpretatzen dau). Bada, bere bizitzak eta Frank Lloyd Wrightenak hainbat antzekotasun ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!