XII. Manhattan Short Film Festival Bilbon egingo da hirugarren aldiz, irailaren 25ean

Bizkaie! 2009-09-21 14:54   Barriak

Jaialdia irailaren 25ean egingo da, Bilbon, EiTBko multi box aretoan, 20:00etatik aurrera. Ekitaldiaren antolatzaileak EiTB eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila dira eta edonor bertara daiteke; baldintza bakarra izena emotea da, eta, horretarako, e-maila bialdu beharko da izen-abizenakaz, helbide honetara: manhattanshort@eitb.com.

Hirugarren aldia da Bilbo Manhattan Short Film Festival zinema jaialdiko egoitza izango dana. Ekimen zinematografiko horren helburua film laburraren formatua sustatzea, sustatzaileak babestea eta ikusleen lankidetzea areagotzea da, mundu mailako proiektu batean partaide sentiduteko aukerea izanik.

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, jaialdia irailaren 25ean egingo da, Bilbon, EiTBko multi box aretoan, 20:00etatik aurrera. Ekitaldiaren antolatzaileak EiTB eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila dira eta edonor bertara daiteke; baldintza bakarra izena emotea da, eta, horretarako, e-maila bialdu beharko da izen-abizenakaz, helbide honetara: manhattanshort@eitb.com.

Ikusle bakotxak botoa emon ahal izango deutso film labur gustukoenari. Boto horreek New Yorkeko egoitza nagusira bialduko dira, eta bertan esango dabe irabazlea zein dan, azken emonaldia eta gero, irailaren 27an (domekan) Union Square Park-en, hain zuzen be. Aurreko bi edizinoetan, berbarako, Bilbon aukeratutako filma eta jaialdiko irabazlea bera izan zan.

'One Week, One World, One Festival' da Manhattaneko Film Laburren Jaialdia laburbiltzen dauen filosofia. Bartzelona, Madril, Salamanca, Vicar eta Bilbok hartuko ditue Manhattan Short Festival ekitaldiko film laburrak, munduko beste 173 uriburuekaz bat. Ekitaldia bestelakoa da, izan be, film laburrak aldi berean erakusten dira munduko hainbat tokitan, eta ikusleek erabagiten dabe zein film labur izango dan irabazlea.

Astebetean eta munduko 173 uritan 10 lan finalistak erakutsiko ditue, horreetako bi espainiarrak dira: Isabel Ocamporen 'Miente' eta Jorge Molinaren 'Párking'.

Aurreko edizinoetako film finalista askok Oscarra irabazi dabe film laburren kategorian, eta izendapenak lortu ditue Sundanceko Jaialdian edo 'Bafta britainiarrak' lako lehiaketa garrantzitsuetan, besteak beste. Hori dala eta, Manhattan Short Festival munduan urtero egiten diran film labur onenen erakusgarrietakotzat joten da.

Urtero sortzaile eta erakusle gehiago dagoz, ekimenera gehitzen diran herrialde eta uri gehiago. Kontuak kontu, mundu osoko ikusleek -AEB, Errusia, Australia, Israel, Txina, Kanada edo Indonesia- Manhattaneko Film Laburren Jaialdiko 2009. edizinoaren film laburren irabazlea aukeratuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu