Gaur hasiko da Donostiako 57. Zinemaldia eta dagoeneko 65.000 sarrera baino gehiago saldu dira
2009-09-18 11:58 BarriakAtom Egoyan zuzendariak 'Chloe' aurkeztuko dau gaur 20:00etan Kursaalen egingo dan Zinemaldiaren inaugurazino galan. Kursaaleko agertokian, Edurne Ormazabal, Francis Lorenzo eta Bárbara Goenaga izango dira aurkezleak.
Atom Egoyan zuzendariak 'Chloe' aurkeztuko dau gaur 20:00etan Kursaalen egingo dan Zinemaldiaren inaugurazino galan. Kursaaleko agertokian, Edurne Ormazabal, Francis Lorenzo eta Bárbara Goenaga izango dira aurkezleak.
Galaren hainbat momentutan, bestalde, Emma Suárez, Elena Anaya, Marta Etura, Goya Toledo, Aida Folch, Alex de la Iglesia, Martín Rivas eta Pablo Rivero be izango dira, baita Lucille Hadzihalilovic eta Serge Bozon zuzendariak be.
Epaimahai Ofizialeko kideek be hartuko dabe parte aurkezpen galan. Hantxe izango dira, beraz, Laurent Cantet epaimahaiaren burua eta Daniel Giménez-Cacho, Pilar López de Ayala eta Leonor Silveira aktoreak, bai eta Bong Joon-ho, John Madden eta Samira Makhmalbaf zuzendariak be. Kutxa Zuzendari Barriak Epaimahaiaren burua, Saffron Burrows eta Horizontes Sariaren epaimahaiko burua, Manuel Pérez Estremera be agertokira igoko dira.
Gainera, Fipresci Sari Nagusia emongo jako Michael Hanekek zuzenduriko 'Das Weisse Band' filmari eta lanaren produktorea Margaret Ménégaz etorriko da jasotera.
Quentin Tarantino zuzendaria, Brad Pitt aktorea eta Lawrence Bender produktorea Victoria Eugenian 22:00etan egingo dan 'Inglourious Basterds' filmaren proiekzinoan egongo dira, Zabaltegi-Bitxiak atala zabaltzeko. Filmeko taldea María Cristina hoteleko eta antzokiko alfonbra gorritik igaroko da lehenago, 21:30ak aldera. Christoph Waltz aktorea be Donostiara etortekoa zen baina, azkenean, bertan behera itxi dau bisitea Michael Gondry zuzendariaren 'The Green Hornet' lana errodatzen hasi behar dauelako berehala.
200 metroko alfonbra gorria
Donostia Zinemaldiaren edizino honetako parte-hartzaileek zapalduko daben alfonbra gorri bikotxak 200 metro lineal ditu guztira. Kursaalaren ateetara heltzen dan alfonbra gorriak 90 metro ditu, eta bihar María Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokia alkartuko dituanak 110 metro neurtzen dau.
57. edizinoan izango diran beste batzuk
Mundu osoko zinegile ezagunenen ordezkaritza zabal bat etorriko da Donostiara bederatzi egun honeetan. Atom Egoyan, Quentin Tarantino, Rodrigo García, Laurent Cantet, John Madden, Samira Makhmalbaf eta Bong Joon-ho zuzendariez gan, Donostia Zinemaldian izango dira Ang Lee, Jim Jarmusch, Terry Gilliam, Michael Winterbottom, François Ozon, Tom DiCillo, Jacques Audiard, Johnnie To, Bahman Gobhadi, Lee Daniels, Olivier Hirschbiegel, Christophe Honoré, Juan José Campanella, Matthias Glasner, Lucille Hadzihalilovic, Fernando Trueba, Isaki Lacuesta, Javier Rebollo, Nicolas Klotz, Serge Bozon, Bertrand Bonello, Gaspar Noé, Jalil Lespert eta Jean Marie eta Arnaud Larrieu, besteak beste.
Aurrekoez gan, aurtengo izar nagusia Ian McKellen, Donostia Saria jasoko dauena, Robert Duvall, Naomi Watts, Chiara Mastroianni, Miranda Otto, Brenda Blethyn, Ricardo Darín, Isaach de Bankolé, Carmen Machi, Lola Dueñas, Luis Tosar eta Ariadna Gil aktoreak be etorriko dira, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!