Zinematografiari buruzko tailerrak Bilbon
2009-09-08 11:39 BarriakBasurtu, Barrainkua eta Deustuko udaltegiek, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinematografiari buruzko Ikastaroen beste edizino bat abiarazo dabe. Tailerretan, honako bi ikasgai honeek jorratuko dira: film laburrei buruzko hastapenak eta edizino eta muntaketa digitala.
Basurtu, Barrainkua eta Deustuko udaltegiek, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinematografiari buruzko Ikastaroen beste edizino bat abiarazo dabe. Tailerretan, honako bi ikasgai honeek jorratuko dira: film laburrei buruzko hastapenak eta edizino eta muntaketa digitala. Izena emoteko epea irailaren 14tik 25era bitartean egongo da zabalik ikastaroa eskainiko dan udaltegian eta www.bilbao.net webgunean.
Film laburren hastapen-ikastaroa, 48 ordukoa, Deustuko Udaltegian (Agirre Lehendakaria, 42) egingo da martitzenero, urriaren 6tik zezeilaren 23ra. Bestalde, Edizino eta Muntaketa digitala ikastaroa (24 ikastordukoa) Abandoko Udaltegian (Barrainkua, 5) egingo da astelehenero, urriaren 19tik abenduaren 14ra, baita Basurtuko Udaltegian (Luis Briñas, 18) be, eguaztenero, urriaren 7tik zemendiaren 25era. Ordutegia 18:30etatik 21:30etara bitartekoa izango da kasu guztietan.
Tailerren prezioa 45 eurokoa da 24 orduko ikastaroetarako eta 90 eurokoa 48 ordukoetarako. Ikasle, lanbako eta jubilatuek deskontu berezia izango dabe, eta honi esker, tailerren kostua 30 eta 65 eurokoa izango da, hurranez hurran. Oinarrizko Errentea jasoten dabenek 12 euro pagauko dabe ikastaro laburretarako eta 25 euro luzeetarako. Azkenik, ikastaroa eskainiko dan barrutian erroldauta dagozanei lehentasuna emongo jake plazak adjudiketako.
Izena emoteko epea irailaren 14tik 25era bitartean egongo da zabalik, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara. Matrikulea egiteko interesa dabenak hartu-emonetan jar daitekez Deustuko Udaltegiarekin (Agirre Lehendakaria, 42), Basurtuko Udaltegiarekin (Luis Briñas, 18) eta Abandoko Udaltegiarekin (Barrainkua, 5), edo www.bilbao.net udal webgunearen bitartez be egin leikie zuzen-zuzenean. Informazino gehiago lortzeko, udal webgunea kontsultau edo 010 telefonora deitu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!