Urrezko Lehoia Disney-Pixarrentzat

Bizkaie! 2009-09-07 18:06   Barriak

Veneziako 66. Mostrako Urrezko Lehoi berezia jaso dabe Disney-Pixar produkzino etxeak eta John Lasseter errealizadoreak euren ibilbideagaitik. George Lucas zuzendaria lehen aldiz jaialdian izan zan John Lasseterri sari garrantzitsu hori emoteko.

Lasseterrek bere taldekideakaz konpartidu gura izan eban saria eta Lidoren Zinema Jauregiko agertokira igoteko deitu zituan; 'Pixar sormen askatasunean oinarritzen da eta honeek dira nire lagun onenak eta nire anaiak sormenean' azaldu eban. Langile bakotxak sariaren miniatura bat eroan eban etxera.

Pixar animazino-etxeak, bere aldetik, Lasseterren lana goraipatu eban, 'Lasseterren talentua konpainiaren ardatza da eta beste inork egin ez dauena egin dau: entretenimenduko filmei jagokenez, arrakasta bat bestearen atzetik lortu dau'.

Sari banaketearen ondoren, 'Toy Story 3'-ren sekuentzia bat proiektau eben lehenengoz, 3D teknologia erabilita barritutakoa. Pixarrek holan adierazo eutson Veneziako jaialdiari bere esker ona.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu