Walt Disneyk Marvel erosi dau

Bizkaie! 2009-09-01 11:51   Barriak

The Walt Disney Companyk Marvel Entertainment erosi egin dau 2.800 miloe euroren truke. Fikzinoko 5000 pertsonaia baino gehiago izango dira orain Disney inperioren barruan, tartean Spider Man, Lau Fantastikoak, X Patrulla, Hulk, Iron Man edo Amerika Kapitaina.

The Walt Disney Companyk Marvel Entertainment erosi egin dau 2.800 miloe euroren truke. Fikzinoko 5000 pertsonaia baino gehiago izango dira orain Disney inperioren barruan, tartean Spider Man, Lau Fantastikoak, X Patrulla, Hulk, Iron Man edo Amerika Kapitaina.

Ike Perlmutter, Marveleko arduradun gorenak adierazo dauenez, 'aukera paregabea da hau Marvelentzat. Perlmutteren ustez, 'edukien sorkuntzarako eta negozioan zabaltzeko daukan gaitasunagaitik, Disney etxe ezinhobea da Marvelen pertsonaia fantastikoentzat. Mundu mailako azpiegitura erraldoia dauka Disney-k' dau.

Beste alde batetik, Disneyko arduradun Robert Igerrek esan dau 'etorkizunari begira hazkunde eta balore aukera garrantzitsuak eskainiko deutsozala Disneyri Marvel erosi izanak'.

Bi aldeen artean adostutakoaren arabera, Marvelen akzinodunek 30 dolar eta 0,745 titulo inguru jasoko dabe Walt Disneyren eskutik komiki konpainiaren akzino bakotxeko. Bi enpresek adierazo dabenez, administrazino kontseiluetako bakotxak baiezkoa emon deutso erosketeari. Operazinoak 50 dolarreko kostua ezarri deutso Marvelen titulo bakotxari, % 29ko prima joan dan ostiraleko 38,65 dolarren aldean.


Burtsan eragina

New Yorkeko burtsa edegi era ordu erdira % 26,73 egin eben gora Marvelen akzinoek. Bestalde, Walt Disneyren akzinoek 1,34 egin dabe behera eta 26,48 dolarretan saldu dira.

2009an, % 59,25 egin dabe gora Marvelen akzinoek, komiki konpainiako petsonaietan oinarritutako zine arrakasteak bultzatuta. Disneyren akzinoek, barriz, % 16,83 egin dabe gora. Spider Manen inguruko hiru pelikulek 2.500 miloe dolarreko irabazia izan dabe, eta X-Men-en lau filmek 1.600 miloe dolar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu