Atom Egoyan zuzendariaren 'Chloe' filmagaz hasiko da aurtengo Donostiako Zinemaldia
2009-08-24 11:47 BarriakAtom Egoyan zuzendari kanadarraren 'Chloe' filmak inaugurauko du Donostia Zinemaldia. Zuzendaria, lehenengoz lehiatuko da Donostian. Chloe-ren protagonistak Liam Neeson, Julianne Moore eta Amanda Seyfried dira.
Irailaren 18tik 26ra izango da 57. Donostiako Zinemaldia, eta honezkero antolatzaileek sail ofizialean lehiatuko diran filmak aurkeztu ditue. Atom Egoyan zuzendari kanadarraren 'Chloe' filmak inaugurauko du Donostia Zinemaldia. Zuzendaria, lehenengoz lehiatuko da Donostian. Chloe-ren protagonistak Liam Neeson, Julianne Moore eta Amanda Seyfried dira. Zinemaldiari amaierea, barriz, Rodrigo Garciaren Mother and Child lanak emongo deutso; film horren protagonistak Naomi Watts, Annette Bening eta Samuel L. Jackson dira.
Bruno Dumont, Christophe Honore, Francois Ozon eta Juan Jose Campanella zuzendariak be Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko. Horreekaz batera, esaterako Jeon Soo-il, Lu Chuan, Ana Kokkinos eta Matthias Glasnerrek be euren lan barriak lehiaketara aurkeztuko ditue sail ofizialean.
Era berean, Christophe Honore, joan dan urtean La belle personne filmagaz izan zan Donostian eta aurten barriro itzuliko da.
Azken buruan, ezin ahaztu Film Labur O
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!