Euskadiko Filmategiaren artxibategia nabarmen hazi zan 2008an

Bizkaie! 2009-04-27 18:11

Euskadiko Filmategiaren 30 urteko historian, 2008. urtean hazkunderik handiena izan dau, 700.000 metro gehiago jaso ziran-eta Filmategian. Batez be, derrigorrez egin beharreko gordailuak, borondatezkoak eta banaketa komertzialaren ondoren egindakoak izan ziran.

Euskadiko Filmategiaren 30 urteko historian, 2008. urtean hazkunderik handiena izan dau, 700.000 metro gehiago jaso ziran-eta Filmategian. Batez be, derrigorrez egin beharreko gordailuak, borondatezkoak eta banaketa komertzialaren ondoren egindakoak izan ziran.

Halanda be, arduradunen arabera, norbanakoek egindako film familiarren kopuruaren hazkundeak aitatu behar da. Izan be, 600 rollo baino gehiago jaso ziran Filmategian 2008an; film partikular horreetan ezkontzak, bataioak, umeen jolasak edo antzekoak jasoteaz gain, oso dokumentu interesgarriak topau daitekez, besteak beste, Oteizaren Arantzazuko apostoluen eskulturak zelan jarri ziran ikustea edo okupazio garaiko Baionan ofiziale nazien irudiak.

Euskadiko Filmategiak egin dituan zaharbarritzeen artean, bost modu digitalean egin dira, eta beste bat modu fotokimikoan. Artearen munduko hainbat lagun izan dira zaharbarritze digitaletako protagonistak: Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Vicente Ameztoy, Eduardo Chillida eta Rafael Ruiz Balerdi. 1961eko Jorge Grau zuzendariaren 'Ocharcoaga' film labur dokumentala zaharberritu da teknika fotokimikoa erabilita; film horrek zemendiaren amaieran Zinebiren 50. edizinoa inauguratu eban Bilboko Arriaga Antzokian.

Argitalpenen arloan be, 2008an honako lanok ikusi eben argia: Marivi Bilbao aktoreari eskainitako monografikoa (Huescako Zinema Jaialdian argitaratutako liburua izan zan eta bertan omenaldia egin jakon); 'Secundarios Vascos de Primera' liburuaren bigarren atala (Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta AISGEren laguntzinoagaz argitaratua); Zinemaldiagaz batera argitaratutako Terence Davies zuzendariari eskainitakoa; eta Susana Torradok idatzitako 'El cine vasco en la biliografia cinematografica' liburua (Deustuko Unibersidadeagaz).

2007an ondare bideografikoaren digitalizazinoari ekin ostean, 2008an memoria ahalmena bikoiztu egin zan, 12tik 24 terabitera. Hazkunde horri aurre egiteko, Filmategiak dokumentazino-aditu bat eta laguntzaile tekniko bat kontratau zituan.

Azkenik, gordailu berezi bi aitatu behar dira: batetik, Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiak urtez urte bideoan jasoten dituan eta itzultzeko eskaerarik ez daben filmak -munduko leku guztietatik jasoten dira eta, 2008an, 1.014 DVD (898 titulu) jaso ziran-; bestetik, ETB1 eta ETB2ko 2000ko maiatzaren 7tik 2005eko bagilaren 16ra bitarteko 17.700 VHS emisino zinta be badagoz jasota.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu