Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguaiko zortzi film ikusgai Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinoan
2009-03-24 09:53 BarriakArgentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguain beste herrialde batzuekaz lankidetzan produzidutako zortzi filmek hartuko dabe parte Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinoan, Toulousen (Frantzia) eguenean eta barikuan egingo diran Latinoamerikako Zinema Topaketetan.
Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguain beste herrialde batzuekaz lankidetzan produzidutako zortzi filmek hartuko dabe parte Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinoan, Toulousen (Frantzia) eguenean eta barikuan egingo diran Latinoamerikako Zinema Topaketetan. Topaketa horreen antolakuntzan Donostiako Zinemaldiak be parte hartzen dau, eta horren osogarri izango dira Donostia Zinemaldiko 57. edizinoan egingo diran Zinema Eraikitzen saileko saioak, irailaren 22an eta 23an.
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, emongo diran pelikulak ondokoak dira: '77 Doronship', Pablo Agüero zuzendariarena (Argentina); 'Contracorriente', Javier Fuentes-Leon zuzendariarena (Peru-Kolonbia); 'El cuarto de Leo', Enrique Buchichio zuzendariarena (Uruguai); 'La invencion de la carne', Santiago Loza zuzendariarena (Argentina); 'Jardines del Paraiso', Hector Galvez zuzendariarena (Peru); 'Perpetuum Mobile', Nicolas Pereda zuzendariarena (Mexiko); 'Te creis la mas linda', Che Sandoval zuzendariarena (Txile) eta 'La vida util', Federico Veiroj zuzendariarena (Uruguai).
Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinorako 73 film jaso dira eta horreetan ondoko 18 herrialdek parte hartu dabe: Alemania, Ameriketako Estadu Batuak (AEB), Argentina, Bolivia, Brasil, Kosta Rika, Espainia, Guatemala, Japonia, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!