Jaurlaritzeak 8 miloe euro bideratu ditu ikus-entzunezkoen produkzinoa sustatzeko

Bizkaie! 2009-03-18 09:53   Barriak

Laguntzino horren bitartez, ikus-entzunezkoen produkzinoa laguntzeko, Kultura Sailak hornidutako bi finantzazino bideratu dira, hau da, interesik bako maileguak eta interes txikiko maileguak. Ikus-entzunezkoei zuzendutako finantzazino hau Euskadin enpresa pribaduek produzidutako ikus-entzunezkoa finantzatzeari bideratuko da, horretarako Kultura Sailak jarriko dauen diruaren bitartez.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzinoa sustatzeko finantzabideetarako 8.235.000 euro onartu ditu. Horren bitartez, ikus-entzunezkoen produzinoa laguntzeko, Kultura Sailak hornidutako bi finantzazino bideratu dira, hau da, interesik bako maileguak eta interes txikiko maileguak. Ikus-entzunezkoei zuzendutako finantzazino hau Euskadin enpresa pribaduek produzidutako ikus-entzunezkoa finantzatzeari bideratuko da, horretarako Kultura Sailak jarriko dauen diruaren bitartez.

Diru hori produkzinoak bultzatzera zuzentzen da, arloaren lehiakortasuna eta enplegua sustatzeko helburuagaz. Sustapenerako bide horretara euskal produkzino-etxeek sormeneko ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango ditue.

Bi finantzazino bide dagoz indarrean. Alde batetik, interesik bako maileguak, hau da, printzipala bueltau beharko da baina ezelako interesik pagau barik; bide hau film luzeak, film laburrak, tv-moviak, pilotoak, dokumentalak eta animazino-filmak laguntzera zuzenduko da.

Bestalde, interes txikiko maileguak ezarri dira. Kontratuak bideratzeko balioko dauen bide honetan telebista-programak sartzen dira.

'Ikus-entzunezkoaren liburu zuria'-tik eratorrita, 2004tik aurrera Kultura Sailak bultzatu eta urtero horniduten dituan eta Ogasun Sailaren lankidetzeagaz bideratu eta finantza alkarteek emongo dituen mailegu honeek zati bitan banatuko dira, % 60 interesik bako maileguetara luzatuko da eta beste % 40 interes gitxiko maileguetara. Finantziazino bide hau beste laguntzino eta bestelako finantza bideakaz bateragarria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu