Animabasque Business animazinoko nazinoarteko bigarren azokea martiaren 26an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian
2009-03-12 17:09 BarriakAnimabasque Business azokea animazinozko edukiei buruzko nazinoarteko foroa da, eta bere asmoa Euskadiko enpresek garatzen dituen animazinozko produktuak babestea da, merkatu barrietara heldu daitezan, Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoaren Klusterreko arduradunek jakinarazo dabenez.
Animabasque Business azokea animazinozko edukiei buruzko nazinoarteko foroa da, eta bere asmoa Euskadiko enpresek garatzen dituen animazinozko produktuak babestea da, merkatu barrietara heldu daitezan, Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoaren Klusterreko arduradunek jakinarazo dabenez.
Hitzordu honetan nazinoarte mailako profesionalek eta enpresek hartuko dabe parte, besteak beste, Art Mell (Frantzia), Filmax (Espainia) eta Little Dragon eta Wonky Films enpresa britainiarrek (azken horrek BBCrako eta Channel 4rako animazino-proiektu ugaritan hartu dau parte). Gainera, TVE eta Canal Sur kateetako haur sailen arduradunak be jardunaldian egongo dira.
Animazinozko edukiak lantzen dituen Euskadiko enpresen artean, aurten, Dibulitoon, Xperimenta Factory, Kaia Produkzioak, Somuga, Baleuko eta Silverspace enpresek euren proiektuak aurkeztuko ditue. Danek be ibilbide luzea egin dabe animazinoaren munduan, eta sari eta izendapen ugari jasota dagoz ospe handiko ekitaldietan; esate baterako, Goya Sarietan. Era berean, Silverspace enpresa arabarraren 'Perpetuum mobile' film laburra aurtengo Oscarretarako aurreaukeratu eben, animazinozko film laburrik onenaren kategorian.
Eikenek eta Barton Filmsek sustatutako ekimen hau Euskadiko Ikus-entzunezkoaren Klusterraren estrategiaren barruan dago; estrategia horrek ekintza integratuak gauzatzeko helburua dauka, merkatu barrietara joteko eta euskal enpresak nazinoartera zabaldu ahal izateko.
Azokea AnimaBasauri V. Animazinozko Jaialdiagaz bat eginez ospatuko da Bilbon. Alderantzizko misino komertzialaren formatuan aurkeztuko da, eta, bertan, nazinoarteko koproduktoreek eta bezero potentzialek produkzino fasean edo banaketearen zain dagozan proiektuak ezagutu ahal izango ditue.
'Ikus-entzunezkoaren barruan, animazinoa da garapenerako eta merkatu barrietara sartzeko aukera gehien dauen azpisektoreetako bat, nazinoarteko produktua dalako. Hori dala eta, garrantzitsua da foro hau sendotzea eta enpresei euren lanak aurkezteko aukerea emotea', azaldu dau Eikeneko zuzendari Itziar Menak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!