'Ander' filmak Arte eta Saiakera Zinema saria irabazi dau Berlinalen
2009-02-16 11:54 BarriakFilma pasa dan eguaztenean emon eben Zoo Palasten aretoan, Panorama Berezia izeneko sailean. Osteko prentsaurrekoan, Caston pozik agertu zan, batez be filmak iraun bitartean ez ebalako inork aretotik alde egin, zuzendaria oso arduratuta egoan-eta filmaren erritmo trankilagaz.
Roberto Caston zuzendari galiziarrak (Coruña, 1973) euskeraz grabautako 'Ander' filmak haren lehenengo saria, Arte eta Saiakera Zinema saria, irabazi dau Berlinalen. Sari hori Saiakera Zinemen Nazinoarteko Konfederazinoak emon deutso, hau da, Berlineko jaialdiko epaimahai independenteetariko batek.
Filma pasa dan eguaztenean emon eben Zoo Palasten aretoan, Panorama Berezia izeneko sailean. Osteko prentsaurrekoan, Caston pozik agertu zan, batez be filmak iraun bitartean ez ebalako inork aretotik alde egin, zuzendaria oso arduratuta egoan-eta filmaren erritmo trankilagaz. Aurrerantzean, Latido Films etxeak egingo dauen banaketeari esker, filma Alemanian, Frantzian, Suitzan edota Estadu Batuetan ikusi ahal izango da.
Bestalde, aurreikuspenak apurtuta eta sari nagusiari jagokonean, Claudia Llosa perutarraren 'La teta asustada' filmak jaso dau Berlinaleko Urrezko Hartza. Ez da film horrek jaso dauen sari bakarra: Zinema Kritikarien Nazinoarteko Alkarteak emoten dauen Fifresci saria be lortu dau Llosaren lan horrek. Zilarrezko Hartza, barriz, Asghar Farhadi irandarraren 'Darbareye Elly' filmak jaso dau.
Epaimahaikideak
Sariketan, Tilda Swinton aktore eskoziarra izan da epaimahaiburua eta, haregaz batera, honako honeek izan dira Berlinale jaialdiaren 59. edizinoan epaimahaikide: Isabel Coixet, Wayne Wang, Gaston Kabore eta Christoph Schlingensief zinemagileak; Henning Mankell idazlea; eta Alice Waters sukaldaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!