'Camino', Goya sarietan irabazle
2009-02-02 13:44 BarriakJavier Fesserren filmak sei Goya irabazi ditu (zazpi izendapen zituan), film, zuzendari eta emakumezko aktore onena (Carme Elias), antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Jordi Dauder) eta emakumezko aktore errebelazino onena (Nerea Camacho), hain zuzen be.
Javier Fesserren filmak sei Goya eskuratu ditu (zazpi izendapen zituan), film, zuzendari eta emakumezko aktore onena (Carme Elias), antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Jordi Dauder) eta emakumezko aktore errebelazino onena (Nerea Camacho), hain zuzen be.
'Los girasoles ciegos' eta 'Solo quiero caminar' pelikulak ziran faborito nagusiak, 15 eta 11 izendapen zituen eta, baina azkenean sari bana baino ez dabe jaso. 'Los Crimenes de Oxford', Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren filmak hiru sari irabazi ditu. Antxon Gomez donostiarrari ('Che, el argentino') zuzendari artistiko onenaren saria emon deutsie.
Ganerako sarituen artean, Espainiako Akademiak antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria emon deutso Penelope Cruzi 'Vicky Cristina Barcelona' filman egindako lanagaitik. Aktore onena, barriz, Benicio del Toro izan da, 'Che, el argentino' pelikulan egindako lanagaitik.
'El truco del manco' filmak, barriz, hiru izendapen eta hiru sari jaso ditu: Zuzendari barri onena (Santiago A. Zannou), abesti onena ('A tientas') eta gizonezko aktore errebelazino (El Langui).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!