Aurtengo EkoZinemaldia areto gehiagotan ikusi ahal izango da

Bizkaie! 2008-05-13 12:04   Barriak

Ekologistak Martxan kolektiboak EkoZinemaldiaren bigarren edizinoa antolatu dau maiatzaren 26tik 30era bitartean. Ekimenaren helburu nagusia 'zor ekologia' kontzeptuan sakontzen jarraitzea da. Aurtengo ekitaldiak herri gehiago bisitauko ditu. Igazkoei (Bilbo, Donostia eta Barakaldo), beste batzuk gehitu jakez: Iruñea, Gernika, Arrasate eta Tolosa.

Ekologistak Martxan kolektiboak EkoZinemaldiaren bigarren edizinoa antolatu dau maiatzaren 26tik 30era bitartean. Ekimenaren helburu nagusia 'zor ekologia' kontzeptuan sakontzen jarraitzea da. Zor ekologikoa da herrialde aberastuek herrialde pobretuei zor deutsiena euren ingurumena eta baliabide naturalak arpilau, kutsatu eta suntsitzeagatik.

Ganera, igazko arrakastea errepetidu gura dabe antolatzaileek eta aurten film ugari izan dira ikusgai.

'Egitarau sendoa eta zabala' antolatu dabela jakinarazo dabe, 'gai desbardinak eta ezinbestekoak diranak eskaintzeko'. Besteak beste, petrolioaren amaierea eta petrolioren inguruan sortu dan sasi-zibilizazinoak izango dituan ondorioak aztertuko ditue.

Polemika handia eragin dauen gai bat be jorratuko da: bio edo agro-erregaiak. Klima aldaketea be izango da aztergai, 'basamortu berdeak' edo zuhaitz bakarren landaketa erraldoien fenomenoa be. Latinoamerikako egoerea eta ingurumen eta gizarte gatazka desbardinetan ibilaldi zabal bat egingo da eta Abiadura Handiko Trenaren ganeko film laburrak eskainiko ditue.


Areto gehiago

EkoZinemaldiaren aurtengo ekitaldiak herri gehiago bisitauko ditu. Igazkoei (Bilbo, Donostia eta Barakaldo), beste batzuk gehitu jakez: Iruñea, Gernika, Arrasate eta Tolosa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu