Jaurlaritzeak 677.900 eurogaz sustatuko dau euskal zinemagintzea

Bizkaie! 2008-05-12 12:02   Barriak

Laguntzinoari esker, 12 film zinema areetotan eta beste zortzi DVDan ikusi ahal izango dira.

Ganera, Film luzeen eta sortze-dokumentalen publizidade eta sustapenaren aldeko diru-laguntzinoen onuradun izan diranen lanen zerrendea be argitaratu dau. Danetara, 293.388 euro emongo dira, zortzi produkzinoren artean banatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, estrategikotzat jo dauen ikus-entzunezko sektorea sustatze bidean, Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian (maiatzaren 6an) euskerazko filmak zinema aretoetan estrainau edo DVD formatoan zabaltzeko 2007ko diru-laguntzinoak jakinarazo ditu. Danetara, 677.900 euro banatu dira, 12 film zinema areetotan eta beste zortzi DVDan ikus daitezan.

Film luzeen eta sortze-dokumentalen publizidade eta sustapenaren aldeko diru-laguntzinoen onuradun izan diranen lanen zerrendea be argitaratu dabe. Danetara, 293.388 euro emango dira, zortzi produkzinoren artean banatzeko.

2007ko deialdian, zazpi enpresak jaso dabe euskerazko film luzeen estreinaldi komertzialerako diru-laguntzinoa; danetara, 524.000 euro emongo ditue. Kopururik handiena Barton Films-ek jaso dau: 260.000 euro lau film euskeratzeko: 'Donkey Xote', 'Nocturna', 'Piccolo eta Saxo' eta 'The Ugly Duckling and Me'.

Tinko Filmeak enpreseak 84.000 euro jasoko ditu hiru pelikula euskeraz banatzeko: 'Bonkers (Kneter)', 'Lepel' eta 'The Robber Hotzenplotz'. Luk Internationalek 60.000 euro jasoko ditu 'Doraemon y el pequeño dinosaurio'-rako; Wanda Visión-ek 40.000 euro 'Franklin y el tesoro del lago'-rako; Dionet Alta Definición Digital-ek be 40.000 euro 'Azur y Asmar'-erako; Lamia Producciones Audiovisuales-entzat 20.000 euro izango dira 'La buena nueva'-rako; eta Hordago Films Distribution-ek beste 20.000 euro 'El coronel Macià'-rako.

Bestalde, bost enpresen artean 153.900 euro banatuko dira zortzi film euskeraz eta DVD formatoan atarateko. Holan, Luk Internacional enpreseari 64.000 euro emongo jakoz lau filmen euskerazko edizinorako: 'Shin Chan y la ambición de Karakaka', 'Shin Chan y los adultos contraatacan!', 'Doraemon y los caballeros enmascarados' eta 'Doraemon y el pequeño dinosaurio'. Bitartean, Idem 4 enpreseak 50.000 euro jasoko ditu 'Gernika el bombardeo'-ren edizinorako; Irusoin-ek, barriz, 18.000 euro 'Lucio'-rako; Barton Films-ek 15.000 euro 'Piccolo y Saxo'-rako; eta Lamia Producciones Audiovisuales-ek 6.900 euro 'La buena nueva'-rako.


Bide barriak

Fikzinozko eta animazinoko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizidadearen eta sustapenaren aldeko diru-laguntzinoak banatzea erabagi dau Jaurlaritzeak, bide barriak sustatzeko. Danetara, 293.388 euro banatu dira zortzi enpresen artean, beste hainbeste proiektu laguntzeko.

Zehatz, 50.000na euro jasoko ditue Abra Prod-ek 'La buena voz'-erako, Bainet Zinema-k 'Suizo'-rako, Sonora Estudios-ek 'El síndrome de Svensson'-rako eta Zine 1-ek 'La sombra de nadie'-rako. Horreek guztiak fikzinozko lanak dira.

Ganera, beste 50.000 euro jasoko ditu Irusoin-ek 'Cristóbal Molón' animazinozko film luzerako eta 32.450 euro Baleuko-k animazinozko beste lan baterako: 'Betizu eta Xangaduko misterioa'. Azkenik, sormenezko dokumental bi honeek be diruz-lagunduko dira: Morgan Creativos Cine-TV-en 'La zona' (6.143 euro) eta Elixir Films-en 'Bullying, rompiendo el silencio' (4.795 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu