'Un poco de chocolate' filmaren Getxoko aurre-estreinaldia aurkeztu dabe gaur

Bizkaie! 2008-04-23 15:54   Barriak

Aitzol Aramaioren 'Un poco de chocolate' filmaren estreinaldi ofiziala apirilaren 30ean izango bada be, Getxoko aurre-estreinaldia bariku honetan, apirilak 25, izango da Algortan, Getxo Antzokian. Premiere horren aurkezpen ekitaldia gaur izan da Algortako Portu Zaharrean eta bertan egon dira Unai Elorriaga (filma Elorriagaren 'SPrako Tranbia' liburuan oinarrituta dago), Getxoko alkate Imanol Landa eta filman parte hartu dauen aktore Mikel Albisu.

Aitzol Aramaioren 'Un poco de chocolate' filmaren estreinaldi ofiziala apirilaren 30ean izango bada be, Getxoko aurre-estreinaldia bariku honetan, apirilak 25, izango da Algortan, Getxo Antzokian. Premiere horren aurkezpen ekitaldia gaur izan da Algortako Portu Zaharrean eta bertan egon dira Unai Elorriaga (filma Elorriagaren 'SPrako Tranbia' liburuan, 2002ko Narratiba Saria jaso ebana, oinarrituta dago), Getxoko alkate Imanol Landa eta filman parte hartu dauen aktore Mikel Albisu.

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, Imanol Landa Getxoko alkatea Unai Elorriaga idazlea eta Mikel Albisu aktorea, biak getxoztarrak alboan zituala, Getxoko Udalaren babesa eta diru-laguntzinoa izan dauen filmaren espirituagaz eta mezuagaz bat etorri da bete-betean. Istorio polita eta positiboa dan pelikulak hasieratik interes handia izan dauela udalerrirako adierazo dau, neurri handi batean nobela eta udalerriaren artean dagoan paralelismoa agirian ixten dauelako, alde batetik bere ohiturak eta tokiak zaintzen dituan eta bestetik itsasoari eta munduari zabalik dagoan Getxo udalerria erakusten dauelako, hain zuzen be, bere berezitasunak eta bere ikuspegi unibersala. Bide batez, filman extra legez eta laguntzen parte hartu dabenen lana eta kultur etxearen lankidetzea eskertu eta herritarrei dei egin deutse aurre-estreinaldira hurreratu daitezan.

Unai Elorriagak, barriz, 'Un poco de chocolate' filma berezia, bitxia dala autortu dau, 'SPrako tranbia' liburua dan moduan, hari zehatzik bakoa eta abar. Sano pozik dago idazlea Aitzol Aramaioren lehen film luzeagaz eta filmeen arteko desbardintasunak gorabehera, bitxitasuari jagokonez, 'Amelie'-ren antza hartu deutsola adierazo dau.

Mikel Albisu, zinean, antzerkian eta telebistan aktore lana egin dauen getxoztarra pozik azaldu da prentsaurrean eta nobelea bikaina izanik, filma be ederra izatea espero dauela adierazo dau. 'SPrako tranbia' irakurri eta zurtz eginda gelditu zala be autortu dau, gaiagaitik eta Unai Elorriagaren hizkuntzearen erabilera bereziagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu