Giza Eskubideen Donostiako VI. Zinemaldiak Elias Querejeta sarituko dau

Bizkaie! 2008-04-17 11:32   Barriak

Giza Eskubideen Donostiako VI. Zinemaldian emakumeen esplotazinoa, memoria historikoa, txirotasuna, minusbaliotasuna, gerrak, ekologia, xenofobia, hezkuntza, erlijinoa eta orientazino sexuala aukeratzeko eskubidea lako gaiakaz hornidutako aurretik estreinau bako pelikulak emongo ditue.

Giza Eskubideen Donostiako VI. Zinemaldia apirilaren 18tik 25era izango da Victoria Eugenia antzokian eta aurten, Elias Querejeta zinemagilea sarituko dabe giza eskubideen defentsan bere filmografia osoan egindako lanagaitik.

Aurten, 32 film pantailaratuko ditue baina proiekzinoez gan, dantza eta antzerki ikuskizunez, erakusketez eta bestelako ekitaldiez gozetako aukerea izango da. Edizino honetan, emakumeen esplotazinoa, memoria historikoa, txirotasuna, minusbaliotasuna, gerrak, ekologia, xenofobia, hezkuntza, erlijinoa eta orientazino sexuala aukeratzeko eskubidea lako gaiakaz hornidutako aurretik estreinau bako pelikulak emongo ditue; edozelan be, terrorismoagaz zerikusia daben gaiak be izango dira aurten.

Giza Eskubideen Donostiako VI. Zinemaldian ikusi ahal izango diran lanetako batzuk dira ‘A jihad for love’, herrialde musulmanetan homosexualek sufriduten dituen zailtasun eta aurreretxiak dokumental moduan islatzen dituan filma; ‘To die in Jerusalem’, kamikaze gazte bati buruzkoa; ‘Klass’, bullyinga jorratzen dauena; ‘Elle s'apelle Sabine’, emakume autista baten bizimodua erakusten dauena; eta ‘Colinas ciegas’ emakumeen esplotazinoaz ari dan film txinatarra.

Film laburrek be aparteko lekua izango dabe jaialdian eta, ganera, umeeentzako eta gazteentzako goizeko emonaldiak be antolatu ditue.

Bestalde, ziklo bi egongo dira: ‘Bigarren aukera’, estreinatu ziranean behar eben zabalkundea emon ez jaken filmak eskaintzen dituana, eta ‘Zineko Klasikoak’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu