‘Erretratoak: kaleko jendea’ film laburren erakustaldiagaz amaituko da Zinebikluben lehen hiruhilebetekoa
2008-03-12 13:50 BarriakSailkatutako film laburrek (euskeraz eta gaztelaniaz eta dokumental zein fikzinozkoak) etorkizuneko errealizatzaileak izan daitekezanen ikuspuntu desbardinak ezagutzeko aukerea emongo deuskue, arazo sozial, politiko eta ekonomikoen inguruko ardurak tarteko.
Oraingo honetan, Euskal Herriko Unibersidadeko EHU/UPVko Gizarte Zientzia eta Komunikazinoko ikasleek, ikusentzunezko azken ikasturteko lizentziadunek zuzendutako film laburrak izango dira ikusgai bihar eguena, hilak 13, 19:30etatik aurrera eta doban, Bilboko Abandoko Barrainkua kaleko udaltegian.
Sailkatutako film laburrek (euskeraz eta gaztelaniaz eta dokumental zein fikzinozkoak) etorkizuneko errealizatzaileak izan daitekezanen ikuspuntu desbardinak ezagutzeko aukerea emongo deuskue, arazo sozial, politiko eta ekonomikoen inguruko ardurak tarteko. ‘Erretratuak, kaleko jendea’ izenburu orokorragaz, gazte horreen maitasunezko hartu-emonez, bakotxaren nortasunaren eta nortasun kolektiboaren inguruan, gaixotasunak eta heriotzearen hurrekotasuna edo eta belaunaldi desbardinetako familia bereko kideen arteko hartu-emonei buruzko hausnarketak izan dira ardatz lanotan.
Lanak antzezle profesionalek zein antzerki talde desbardinetako ikasleek antzeztuak izan dira. ‘Erlantz’ izenburuko film laburraren kasuan, bizkarrazur bifidotik gaixo dagoan ikasle baten bizipena kontetan dau lehen personan.
Sailkatutako film laburren artean azpimarratu daitekeen bat ‘Amarauna’, euskeraz errodautako laburra da, besteak beste, bere bikotekidea modu bortitzean galdu daben bi nesken arteko adiskidetasunezko harremanari buruzkoa, jazoera horreek izan eta denpora gitxira jakiten dabelarik baten lagunak bestea hil ebala. Labur honen egileek (Ana Bengoetxea, Aizpea Amas, Melisa Broco, Izaskun Camiñas, Esti Cosano eta Iratxe del Palaciok), heriotzearen inguruko, bortizkeriaren inguruko eta ezusteko eta giza hartu-emonen inguruko hausnarketa bat egiten dabe.
Zinema alternatiboari buruzko asteroko foroa, orain bi urte sortua, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (Zinebi) laguntzaz sortua eta horretarako, DVD eta VHS proiektagailuez eta Dolby sistemaz hornidutako 100 lagunentzako areto bat egokitu da udaltegiko instalazinoetan.
Neguko egitaraua EHU/UPVko Gizarte Zientzien eta Komunikazinoko ikasleen lanakaz emongo da amaitutzat; danetara, aurtengo lehen hiruhilebetekoan hamar emonkizun izan dira, guztiak Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdirako 49. edizinoan (Zinebi) aurkeztutakoak eta horreetako hamar sesino desbardinetan sarituak izan diranak.
Zinebiklub ekimenaren bidez lortu nahi diran helburuen artean, nagusia Bilbon dagoan zinema eskaintza gehitzea da, ikusentzunezko produkzino mueta baten inguruko programazino egonkorra gaineratuz, film laburrak bezela bere azpiatal desbardinakaz: fikzinoa, animazinoa, dokumentalak, experimentalak, etab. Gogoan izan, film laburra eskola ezin hobea izaten dala zinegile barrientzat.
Bestalde, Zinebiklub-ek ikusentzunezkoen arloko jarduera egonkor eta jarraikorra gehituko deutso Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren urteko programazinoari. Aldi berean, Barrainkuako emonaldiek handitu egingo dabe Zinebiren oihartzuna uri barruan, jaialdiko ekitaldiak antolatzen diran egunetatik kanpo.
Argibide gehiago eta programazino osoa: http://www.zinebi.com
Martiaren 13ko egitaraua
‘Interludio’ (Fikzinoa 10´30”).
‘Curvas’ (Fikzinoa 17´00”).
‘Erlantz’ (Dokumentala 5´30”).
‘Ximurrak’ (Dokumentala 5´30”).
‘Tras la puerta’ (Fikzinoa 25´),
‘Maitane, Selin y el Mangas´ (Dokumentala 5´).
‘Amarauna´ (Fikzinoa 9´).
‘Kasillako Picture´ (Dokumentala 4´ 30”).
‘Betiko ilusioagaz´ (Dokumentala 5´ 30”).
‘Manolillo´ (Dokumentala 4´).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!