Donostiako XXXII. Nazinoarteko Urpeko Zinema Zikloak 26 pelikula eskainiko ditu martiaren 25etik 29ra

Bizkaie! 2008-03-11 14:51   Barriak

Aurten ikusiko diran 26 pelikulak sei herrialdetatik helduko dira (Japonia, Italia, Belgika, Alemania, Espainia eta Frantziatik), eta munduko leku askotan hartutako irudiak ditue, besteak beste, Kantauri itsasoan, Indonesian, Kanaria Handian, Kalifornian, Medas ugarte kataluniarretan, Turkiako kostan, Kolonbian edota Sardinian.

Aurkezpena Donostiako Aquariumeko Auditorioan izango da bihar, hilak 12, eta bertan izango dira Francisco Pizarro Nazinoarteko Urpeko Zinema Zikloaren zuzendaria, Jesus Castillo zikloaren idazkaria, Iñigo Abreu Realeko Urazpi Saileko presidentea eta Bixente Zaragüeta Laffitte Gipuzkoako Ozeanografia Fundazinoaren presidentea.

Donostiako Urpeko Zinemaren Nazinoarteko Zikloak 32. edizinoa beteko dau aurten eta, ohikoa dan legez, oso programa aberatsa eskainiko dau. Aurten ikusiko diran 26 pelikulak sei herrialdetatik helduko dira (Japonia, Italia, Belgika, Alemania, Espainia eta Frantziatik), eta munduko leku askotan hartutako irudiak ditue, besteak beste, Kantauri itsasoan, Indonesian, Kanaria Handian, Kalifornian, Medas ugarte kataluniarretan, Turkiako kostan, Kolonbian edota Sardinian.

Zikloak barrikuntza handia dakar aurten: ingurumenagaz lotutako pelikulei aparteko garrantzia emongo jake. Lehendik be baetorren jokerea da, baina aurten finkatu egingo da. Esangura horretan, arriskuan dagozan arrezifeak, baleen biziraupena edota uren orekeari eutsi beharra lako gaiak nabarmendu daitekez aurten.

Era berean, zikloak irauten dauen egunetan, Jesus Villalba Bajeneta, Nano Cordobilla eta Manuel E. Perez Ruizen eskutik argazki erakusketa bat egongo da ikusgai Kutxaren erakustaldi aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu