Alfonso Sastre eta Carlos Gil izango Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen ‘Eztabaidak literatureagaz’ zikloan

Bizkaie! 2008-03-10 17:04

‘Eztabaidak literatureagaz’ programearen helburua jenteari lehen mailako idazleakaz topo egiteko gune bat eskaintzea da, alkarrizketearen bidez idazteagaz zerikusia daben auziak planteetako aukerea emongo deutsona.

Alfonso Sastre gaztelaniazko antzerkigintzako idazlerik garrantzitsuenetarikoa izango da protagonista Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen ‘Eztabaidak literatureagaz’ ekimenaren hirugarren sesioan, bihar, hilak 11. Sastregaz batera Carlos Gil literatur kritikaria eta ‘Artez’ aldizkariko zuzendariak be parte hartuko dau, ‘Literatura eta antzerkia’ gaitzat hartuta. Jose Montero olerkigile, antzerkigile eta kritikariak, barriz, aurkezle eta moderatzaile lanak egingo ditu.

Alfonso Sastre (Madril, 1926), idazle, antzerkigile, saiogile, zinema espainiarreko gidoilaria, 1955eko Belaunaldia deiturikoaren erakusgarri garrantzitsuenetarikoa da. Bere lehenengo lanetatik erakusten dau maila existentzialagazko eta arlo sozialagazko konpromisoa.

‘Escuadra hacia la muerte’ (1953) bere lana, Antonio Buero Vallejoren ‘Historia de una escalera’ (1949) eta Miguel Miuraren ‘Tres sombreros de copa’ (1953an estreinautakoa) Gerra Zibiletik antzerkigintzeak izandako eraldaketan eragina izan daben lan sinbolikotzat hartzen dira.

Literatureari buruzko saioen egilea be bada, baita antzerkiko eta politikari buruzkoena be eta egunkari batzuetan idazten dau. Bitan jaso dau Antzerkigintzako Sari Nazionala, 1985ean eta 1993an, eta 2003an, Ohorezko Max Saria. Sastre, Carlos Gil antzerkigintzako kritikaria eta ‘Artez’ arte eszenikoen euskal aldizkariaren zuzendariagaz abtera parte hartuko dau.

Antzerkigilearen statusa, antzerkia irakurgaitzat eta bere presentzia liburudendetan, antzerkiaren funtzino soziala, autorearen mugak eta baldintzak lanak estreinetako dagozan aukeretan edota antzerkiaren adierazmolde barriak lako gaiak aztertuko ditue Sastrek eta Gilek.

‘Eztabaidak literatureagaz’ programearen helburua jenteari lehen mailako idazleakaz topo egiteko gune bat eskaintzea da, alkarrizketearen bidez idazteagaz zerikusia daben auziak planteetako aukerea emongo deutsona.

Ramiro Pinillak eta Harkaitz Canok eta Luisa Etxenikek eta Ana Maria Moixen arteko urtarrileko eta zezeileko topaketearen ondoren, biharkoa Alfonso Sastre eta Carlos Gilen artekoaren txandea izango da.

Ondoren, apirilaren 15ean, ‘Literaturea eta egungo gizartea’ saioa izango da, Belen Gopegui eta Iban Zalduaren eskutik, Ramon Bustamante kazetariak moderauta. Egungo ardura sozialen isla literarioa, genero literario desbardinek ardura horreei heltzeko dituen gaitasunak, egungo egileek gehien jorratzen dituen gaiak, globalizazinoak literaturan edo idazle garaikideen konpromiso mailaren gainean dauen eragina izango dira alkarrizketearen ardatzetako batzuk.

Azkenik, maiatzaren 20an, ‘Literaturea eta Musikea’ saioagaz amaituko da zikloa. Luis Eduardo Aute kantaria eta Ruper Ordorika musikaria izango dira protagonista, Jose Blanco olerkigilearen zuzendaritzapean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu