Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea hil da
2008-03-10 13:20Martiaren 8an hil zan Donostian, 79 urte zituala. Haren aldeko hileta-eleizkizuna martiaren 11n, martitzena, izango da Donostian, Artzain Ona katedralean, iluntzeko 19:30ean.

Martiaren 8an hil zan Donostian Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea, 79 urte zituala. Haren aldeko hileta-eleizkizuna martiaren 11n, martitzena, izango da Donostian, Artzain Ona katedralean, iluntzeko 19:30ean.
Jose Ignacio Telletxea Idigoras Donostian sortu zan, 1928ko apirilaren 15ean. Erromako Unibersidade Gregorianoan Eleiz Historian eta Madrilgo Unibersidade Konplutensean Filosofia eta Letretan lizentziau zan. Teologian doktorea zan.
Gasteizko Teologia Fakultadean irakaslea izan zan, baita Salamancako Eleizaren Unibersidadean be. Salamancan jubilau zan.
1952. urtean, Erroman, Fray Bartolome de Karranzaren eskuizkribuak topau zituan. Haren lana zabaldu eban, baita Catalina Erauso, Manuel Larramendi, Molinos, Miguel de Unamuno eta beste hainbat pertsonaia historikorenak be. Topautako dokumentu barri guztiak zabaldu zituan.
Loiolako Inazioren biografia da, duda barik, bere lanik ezagun eta zabalduena: 'Ignacio de Loyola, solo y a pie'. Gaztelaniaz idatzita dago eta hizkuntza askotara itzuli dabe: euskerara, frantsesera, italierara, portugesera, alemanera, ingelesera, polonierara, hungarierara eta japonierara. Euskerazko itzulpena, 'Loiola´ko Inazio, bakarrik eta oinez' (1987), Pedro Berrondo euskaltzain urgazle izan zanak egin eban.
Euskaltzaindiak 1979ko abenduaren 20an izentau eban euskaltzain urgazle. RIEV eta Eusko Ikaskuntza alkarteetakoa zan, baita Espainiako, Venezuelako eta Mexikoko Historia Akademietako kidea be.
Sariak eta omenaldiak
- 1990ean, Andoaingo Udalak herriko domina emon eutson.
- 2001ean, Eusko Ikaskuntza Sariaren Manuel Lekuona saria jaso eban.
- Premio de las Letras 'Teresa de Avila',
- 2004ko abenduaren28an, Orfeoi Txikik eta Ainhoa Artetak Gabonetako ohiko kontzertua emon eben Unicefen alde. Ignacio Telletxea Idigoras idazlea izan zan ekitaldiaren aurkezlea; Unicefen Espainiako Batzordea 'Donostiako Orfeoiaren Ohorezko Lagun' eta abesbatza 'Unicefen erakunde laguntzaile' izentau zituan.
- 2006ko abenduan, Loiolako basilikan eta Zumaiako Zuloaga Museoan omendu eben.
Lan batzuk
Telletxea Idigorasek liburu asko argitaratu zituan. Honeek dira bere lan batzuk:
- 'El Amable Venturino'. 1955
- 'Bartolomé Carranza arzobispo. Un preludio evangélico en la Silla de Toledo'. 1958
- Carlos V y Bartolome de Carranza. 'Un navarro junto al lecho de muerte del emperador'. 1958
- 'El Papado y Felipe II' (liburuki batzuk).
- 'Edición crítica del Catecismo de Carranza'.
- 'Ignacio de Loyola solo y a pie'.
- 'Elogio de Juan de Idíaquez por el Cardenal Guido Bentoiroglio'. 1953
- 'Los nombres de las casas de Ituren (Navarra) en el siglo XVII'. 1958
- 'Prolegómenos jurídicos del proceso de Carranza. Los protestantes de Valladolid'. 1959
- 'Schchardt y el vascuence'. 1960
- 'El arzobispo Carranza y su tiempo'. 1968
- 'Memorias sobre el proceso y muerte del Arzobispo Carranza'. 1977
- '¿Por qué no se publicó en el siglo XVIII la Corografía del Padre Larramendi?' 1977
- 'Tiempos recios. Inquisición y heterodoxias'. 1977
- 'Inquisición: Martillos de herejes'.
- 'Santiaguistas guipuzcoanos'. Kutxa Fundazioa. 2004
- 'Los sueños de Francisco de Javier'. 2006
- 'El Proceso del Doctor Migue Molinos'. 2007
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!