Zinegoak 2008 Gipuzkoan

Bizkaie! 2008-02-07 10:54   Barriak

Zinemaldiaren helburua gaur eguneko familia ereduak eta gay, lesbiana, bisexual eta transexualon errealidadeari buruzko ikuspegi anitzak azaltzea da. Horregatik, zinemaldi hau aukera parebakoa da merkataritza sareetatik baztertuta dagozan hainbat film interesgarri ikusteko.

Gipuzkoan EHGAM taldeak antolatu dauen Zinegoak 2008 badator, Bilbon, Hegoak taldeak antolaturik, oraintsu egin dan gay, lesbiana eta transexualen inguruko Zinegoak izeneko zinemaldiaren luzapena, hain zuzen be.

Jazoerearen garrantziaz ohartzeko esan behar dogu antolatzaileek 400 filmatik gora aztertu dituela eta horreetakik 91 aukeratu, aurten proiektetako.

Dokumental, film luze eta film labur horreek hainbat herritatik datoz: Korea, Filipinak, Frantzia, Ingalaterra, AEB, Alemania, Espainia eta Euskal Herritik.

Zinemaldiaren helburua gaur eguneko familia ereduak eta gay, lesbiana, bisexual eta transexualon errealidadeari buruzko ikuspegi anitzak azaltzea da. Horregatik, zinemaldi hau aukera parebakoa da merkataritza sareetatik baztertuta dagozan hainbat film interesgarri ikusteko.

Proiekzinoak zezeilaren 8 eta 10ean Errenteria Hiria Kulturunean arratsaldeko 19:30etan eta zezeilaren 9an Donostiako Ernest Lluch Kultur etxean arratsaldeko 18:00etan izango dira.

Zinegoak 2008 Gipuzkoako Zinemaldiari buruzko informazino gehiago:

www.ehgam.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu