Zinebi Jaialdira aurkeztutako bederatzi film ikusgai gaur

Bizkaie! 2008-02-07 09:54   Barriak

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian (Zinebi) aurkeztutako euskal zinemagileen bederatzi film izango dira ikusgai gaur Bilboko Abandoko udaltegian. Gehienak fikzinozko lanak dira eta, tartean, animazinozko lanen bat be badago.

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian (Zinebi) aurkeztutako euskal zinemagileen bederatzi film izango dira ikusgai gaur Bilboko Abandoko udaltegian. Gehienak fikzinozko lanak dira eta, tartean, animazinozko lanen bat be badago.

Zinebiklubeko saioak eguenero izaten dira, 19:30ean, doban. Gaurko saioak 98 minutuko iraupena izango dau eta hona hemen ikusiko diran film batzuk: Euskal Zinemako Sari nagusiaren irabazle Laida Lertxundiren 'Footnotes to a house of love'; Ikus-entzunezko eta Zinemagintzako produktore Iberoamerikar Federazinoaren (IZPIF) saria eta Ikus-entzunezko Eskubideen Kudeaketa Erakundearen (IEKE) saria irabazi dituan Victor Iriarteren 'Decir adiós'; eta Fas Klub Zinemako saridun 'Las horas muertas' (Haritz Zubillaga).

'Limoncello' be ikusi ahal izango da, Luis Berdejo, Jorge Dorado eta Borja Cobeagak zuzendutako lana. Azkenik, Jose Julian Bakedano zuzendari beteranoaren eta Bilboko Arte Ederrartako zuzendariordearen azken lana be ikusgai izango da: 'La carta del amigo', homoxesualidadearen ganeko film laburra.

Zinebiklub ekimenaren helburua Bilboko zinema eskaintzea gehitzea da, ikus-entzunezko produkzinoaren inguruko programazino sakonagaz. Tartean, fikzinoa, animazinoa, dokumentalak, esperimentalak eta abar egongo litzatekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu