'Sahara no se vende' dokumental nafarra Txilen saritu dabe

Bizkaie! 2008-01-16 14:42   Barriak

Saharar herriaren historiari, Aljeriako hegoaldean dagozan errefuxiatuen kanpamentuetako egungo egoereari eta 31 urte baino gehiago dirauen gatazkearen etorkizunerako gakoei buruzko errepaso bisuala egiten dau dokumental honek.

Luis Arellano eta Joaquín Calderón zinemagile nafarrek zuzendutako dokumentala Valparaíso uri txiletarreko Gizarte Zinemaren eta Giza Eskubideen Jaialdiaren II. edizinoan ‘Jatorrizko Herriak eta Kultura’ saileko irabazlea izan da.


2007ko apirilean, Saharako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren IV. edizinoa ospatzen ari zala, Dajaleko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuan hiru lagunek argazkigintzako ikastaro bat eskaini ebeneko abenturea islatzen dau 'Sahara no se vende' dokumental sarituak.


Manu Chao, Ojos de Brujo, Chambao, Gualitxo, Tahures Zurdos, Tonino Carotone eta Amparanoia artisten eta taldeen abestien erritmoari jarraituta, saharar herriaren historiari, Aljeriako hegoaldean dagozan errefuxiatuen kanpamentuetako egungo egoereari eta 31 urte baino gehiago dirauen gatazkearen etorkizunerako gakoei buruzko errepaso bisuala egiten dau dokumental honek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu