Zinegoak jaialdian 91 film pantailaratuko ditue
2008-01-10 18:46 BarriakZinearen bidez gay, lesbiana eta transexualen egoerea normalizetea helburu dauen V. Zinegoak Jaialdia urtarrilaren 21etik 27ra izango da Bilbon baina beste 12 udalerritan be filmak eskainiko ditue zezeilaren 10era arte, Basauri, Berango, Donostia, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Hernani, Leioa, Sestao, Sopela eta Zornotzan, hain zuzen be.
Zinearen bidez gay, lesbiana eta transexualen egoerea normalizetea helburu dauen V. Zinegoak Jaialdia urtarrilaren 21etik 27ra izango da Bilbon baina beste 12 udalerritan be filmak eskainiko ditue zezeilaren 10era arte, Basauri, Berango, Donostia, Durango, Errenteria, Galdakao, Getxo, Hernani, Leioa, Sestao, Sopela eta Zornotzan, hain zuzen be. Aurten, danetara, 91 film egongo dira ikusgai Bilboko lau salatan (Arriaga Antzokian hasierako ekitaldia izango da; Bilborock aretoan, lehiaketarako filmak eta ‘25 urte Fassbinder barik’ zikloa eskainiko ditue; Capitol zine aretoetan lehiaketarako filmak eta FNAC dendan, barriz, 0FF Zinegoak atalekoak).
Danetara, 14 film luze emongo ditue eta horreetatik 12 lehiaketearen barruan, tartean, Ventura Ponsen ‘Barcelona (un mapa)’, Eusebio Pastranaren ‘Spinnin. 6000 millones de personas diferentes’, Sergio Candelen ‘Dos miradas’ eta oraintsuko Antonio Hensen ‘Clandestinos’. Horrezaz gan, 13 dokumental eta 40 film labur be aurreikusi ditue antolatzaileek.
Euskal zuzendarien produkzinoen artean, ondoko film laburrak azpimarratu daitekez: Jose Julian Bakedanoren ‘La carta del amigo’, Mikel Ruedaren ‘Present Perfect’ eta Eduardo Gaviñaren ‘Yogurinha Borova abduced by Mika’.
Aukeratutako filmak hiru ataletan banatuko dira, iraupenari eta izaereari erreparauta:
-
Film luzeak, 45 minutu baino gehiagokofikzinozko filmak.
-
Film laburrak, 45 minutu edo gitxiagoko fikzinozko filmak.
-
Dokumentalak, iraupen jakinik bako fikzinozkoak ez diran filmak.
-
OFF Zinegoak, fikzino eta ez fikzinozkoak, eta iraupen librea daben film esperimental edo urratzaileak.
Lau sari emongo dira eskudirutan: film luze onenari, 3.000 €; dokumental onenari, 2.000 €; film labur onenari 1.000 € eta, azkenik, lesbianismo eta Genero Saria, 1.500 €.
Emonaldien osteko botazinoagaz, publikoak erabagiko dau zeintzuk diran ‘Dokumental onena’ eta ‘Film labur onena’ sarien irabazleak. Off Zinegoak atala ez da lehiaketan sartzen.
Beste alde batetik, epaimahikoek, Suzy Capó (Epaimahai-burua), Jordi Minguell, Raquel Aranda eta Daniel Chabannesek erabagiko dabe zein dan jaialdiko film luze onena.
Azken buruan, Bilbaoko Udalaren Emakumearen Arloak hiru persona izentauko ditu epaimahaikoa osotzeko eta honek ‘Lesbianismo eta Genero’ sariaren pelikula irabazlea zein izango dan erabagiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!