Euskerazko filmak promozionetako akordioa sinatu dabe
2007-09-26 14:23 BarriakUrrian hasi eta urte amaierara arte, euskerazko filmak ahalik eta areto gehienetara banatzeko eta estreinaldiei jarraipena emoteko helburuagaz, Aretoko Filmak enpresa-banatzaile sortu-barriak eta zinema sektoreko hainbat enpresa txikik akordioa sinatu dabe.
Urrian hasi eta urte amaierara arte, euskerazko filmak ahalik eta areto gehienetara banatzeko eta estreinaldiei jarraipena emoteko helburuagaz, Aretoko Filmak enpresa-banatzaile sortu-barriak eta zinema sektoreko hainbat enpresa txikik akordioa sinatu dabe.
Usoa Urbieta Aretoko Filmak enpresako zuzendariaren eta Marian Galarraga Tinko filmeen enpresa banatzaileko zuzendariaren esanetan, ‘indarrak batu doguz euskerazko filmak merkeago eta hobeto banatzeko’. Helburua, Galarragaren esanetan, ez da euskeraz film asko egitea, ‘dagozan horreek ahalik eta jente gehienarengana eroatea baino; dagoan hori kontsumidutea’.
Ekimenagaz hasteko, nazinoarteko hiru film aukeratu eta euskerara bikoiztu ditue, euskeraz bakarrik estreinetako. Lehenengo filma, Irabazle & Galtzaile, urriaren 12an estreinauko dabe (halanda be, lehenago Zinemaldian be egongo da ikusgai); bigarrena, Hiru mosketariak, zemendiaren 1ean; eta, azkenik, Winkyren zaldia zemendiaren 23tik aurrera izango da zinema-aretoetan. Beraz, filmak urritik Gabonak bitartean izango dira zinema-aretoetan eta ‘estreinaldian lortutako oihartzuna lutzatzea izango da gure helburua’.
Emonaldiak uriburuetan eta zinema-areto nagusietan izango dira lehenengoz eta, ondoren, herriz herri joango dira. ‘Donostian, Oskar zineetan emongo dira; Bilbon, Coliseo zirkuituan; eta, Gasteizen, Floridan edota Guridin’, zehaztu dabe ekimenaren antolatzaileek.
Ekimena gaztetxuei zuzenduta dago batez be. Urbietaren esanetan, ‘Euskereak, gaztetxuen artean, badauka merkadua. Gaztetxu euskaldunen hizkuntzea euskerea da’. Horregaitik, ikus-entzunezkoak gaztelaniaz kontsumiduteko ohiturea ez hartzeko, ‘ezinbestekoa da pantailetara euskerazko estreinadiak eroatea’. Lan horretan bete-betean hasita dagoz honezkero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!