Manhattaneko Film Laburren lehiaketearen finala Bilbon

Bizkaie! 2007-09-26 12:36   Barriak

Mundu osoko 456 zuzendariren obren artean 12 onenak baino ez dira sailkatu Manhattan Short Film Festival jaialdirako. Publikoaren botoek erabagiko dabe irabazlea zein izango diran eta aurten, lehenengoz, Bilboko zinemazaleek horretarako aukerea izango dabe irailaren 29an Renoir zinema-aretoetan.

Mundu osoko 456 zuzendariren obren artean 12 onenak baino ez dira sailkatu Manhattan Short Film Festival jaialdirako. Publikoaren botoek erabagiko dabe irabazlea zein izango diran eta aurten, lehenengoz, Bilboko zinemazaleek horretarako aukerea izango dabe, beste 32 botoakaz batera.

Filmak honako honeek izango dira: Lines (Sonja Jasanky, AEB); One Hundredth of Second (Susan Jacobson, Erresuma Batua); Clooney (Florian Ross, Alemania); Cherries (Tom Harpen, Erresuma Batua); I met the Walrus, (Josh Raskin, Kanada); Bori´s Complete Book of Rules (Shery Malek, Israel); Soft (Simon Ellis, Erresuma Batua); The Trainee (Craig Rosenthal, Singapur); I want to be a Pilot (Diego Quemada-Diez, Kenya); Feeling lonely? (Rachael Turk, Australia); King Ponce (Sam Danovan, Erresuma Batua) eta The Prestidigitador (Hugo Sanz, Espainia).

Irailaren 29an izango da final handia uri danetan. Bilbon, zitea Renoir zinemetan izango da, 19:00etan (sarrerea 3 euroan). Filmak ikusi ostean, botoak New Yorkera bialduko ditue, irabazlea zein izango dan erabagiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu