Donostia, zazpigarren artearen uriburu

Bizkaie! 2007-09-20 11:47   Barriak

Goizeko 11:00etan hasi da Zinemaldia, David Cronenberg Kanadako zuzendariaren Eastern Promises filmagaz. Bederatzi egunez (irailak 29ra arte), Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoak zinemaz jantziko ditu Kursaal eta Victoria Eugenia eta uriko kaleak.

Gaur hasi eta bederatzi egunez (irailak 29ra arte), Donostiako Zinemaldiaren 55. edizinoak zinemaz jantziko ditu Kursaal eta Victoria Eugenia eta uriko kaleak. Goizeko 11:00etan hasi da Zinemaldia, David Cronenberg Kanadako zuzendariaren Eastern Promises filmagaz. Film hori, beste hamazazpigaz batera, Sail Ofizialean lehiatuko dau Urrezko Maskorra lortzeko helburuagaz. Tartean, Honeydripper (John Sayles), A Thousand Years of Good Prayers (Wayne Wang) eta Battle for Haditha (Nick Broomfield) filmak izango dira.

Edozelan be, 55. edizino hau euskal zinemagintzearentzako be izango da berezia. Euskal Zinemearen Egunak 10. urteurrena ospatuko dau irailaren 26an. Ganera, lau euskal film luzek (Casual Day, Cosmos, Lucio eta Querida Bamako) Zabaltegi sailean parte hartuko dabe eta Euskal Herrian produzidutako beste bik (La influencia eta ¿Y tu quien eres?), barriz, ‘Made in Spain’ sailean.


Arpegi ezagunak

Filmak baino, aktoreak ikustea gurago dabenak be pozik dagoz, izan be, Richard Gere, Liv Ullman (Donostia Saria jasoko dabe), Viggo Mortensen, Demi Moore, Samuel L. Jackson edota David Cronemberg aktore ezagunak Donostian egongo dira.

Literaturea gustetan jakenek Paul Auster idazlea ezagutzeko aukerea izango dabe. Auster epaimahaiko presidentea izango da eta, ganera, Ilusioen liburua nobelan oinarritutako The Inner Life of Martin Frost pelikulearen gidoia aurkeztuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu