BFAk hainbat kultura-jarduera antolatzeko diru-laguntzinoa emon dau
2006-08-09 02:00Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 270.000 euro banatu ditu diru-laguntzatan 2006. urtean lurraldean egin diran 15 bat kultura-jarduera antolatzen laguntzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 270.000 euro banatu ditu diru-laguntzatan 2006. urtean lurraldean egin diran 15 bat kultura-jarduera antolatzen laguntzeko.
Diru-laguntzak zazpi enpresa pribaduri emon jakez, ‘Garatu’ programearen barruan. Egitasmo horren helburu nagusia antzerkia, jantza eta musikea sustatzea da.
Diruz lagunduriko proiektuen artean Producciones Artisticas Serrano enpreseak antolatutako bost jarduera dagoz: ‘Freemuse Festival-Freedom of Musical Expresion’ (25.000 euro); ‘Musiketan’ (25.000 euro); ‘Andres Calamaro’ren kontzertu bat (15.782 euro); ‘Rock eta Poesia’ jarduerea (10.346 euro); eta ‘Ocelot Zirkua’ (6.307 euro).
Radiation Tours enpreseak be diru-laguntzinoa jaso dau ‘BUM-Bilbao Urban Musikaldia’ (35.000 euro), ‘Gaztebi’ 2006 (30.840 euro), ‘Kutxiak 2006’ (21.381 euro) eta ‘Belarreggae II’ (6.239 euro) jarduerak antolatzeko.
CF Eventos enpreseak antolaturiko ‘Festival del Humor’ ekimenak eta Estopa taldearen kontzertuak be diru-laguntzinoa jaso dabe, 27.636 eta 25.360 eurokoa, hurrenez hurren. Bestalde, Intermedio Montajes enpresearen ‘Bilboloop’ jaialdiak 16.830 euro jaso ditu; Dekker Events enpresearen ‘Bake Kanpaiak’ jarduereak, barriz, 10.747 euro; Hotsak 2006ren ‘Bitoriano Gandiaga ikuspegi gaurkotua’-k 8.340 euro; eta Pitch 03 Producciones konpainiaren ‘Kontzertu Liriko Sinfonikoak’ 4.684 euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!